Argitalpenak
Ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile gisa: ikasgelako praktikak hizkuntzen irakaskuntzan
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- L1
- L2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 76
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Edukiak:
- L1
- L2
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 76
- Saila e-Hizpide / Hizpide / Zutabe:
- Bisitak: 1175
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aspaldian da aldarrikatua gizakiaren izaera sozialak ikasprozesu orotan duen eragina. Gizakiok gaur egun dakiguna, munduaz dugun ikuskera, giza harremanei zor zaie hein handi batean. Jaio eta hil arteko ibilbidea ahaide, adiskide eta lagunen konpainian egiten da nagusiki.
H1 ere horrela ikasi genuen gurasoen laguntzaz. Gure izaera sozialari esker izan dezakegu inoiz bizi izan ez ditugun esperientzien berri. Eta guk ere jakinaraz diezaiokegu lagun hurkoari berak inoiz bizi izan ez duenaren edo oraindik ez dakienaren berri. Izaera sozial hori, norberaren iritziak, ezagutzak, pentsamendua… besteei jakinarazteko ahalmen hori da, ezbairik gabe, giza zibilizazioen aurrerapenaren euskarririk behinena. Komunikazio-prozesu horretan funtsezko tresna da hizkuntza.
Artikuluaren egileak bi alderdiei begirat zen die: hizkuntzari bere soilean, eta, gizakion arteko harreman sozialei, elkarreraginari, alegia. Bi ardatz horiek H2 ikastearekin duten loturaz gogoeta xehea egiten du. Merezi duen artikulua da, enurarik gabe.