2020an eman du argitara ALTE erakundeak "Principles of Good Practice" dokumentuaren hirugarren edizioa. Erakunde horren kide da HABE Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hala, eta euskara ikasten ari diren ikasle helduen ebaluazio zein egiaztatzegintzan diharduten irakasle eta aztertzaileentzat interesgarri bezain erabilgarri izango delakoan, testu hori euskaratu eta argitaratzea erabaki da. Bi modutara izango du eskura interesaturik dagoen orok.
Berriki "Fontes Linguae Vasconum 50 urte, ekarpen berriak euskararen ikerketari" liburua argitaratu da, eta dagoeneko bada ale bat HABE liburutegian eskuragai.
Euskaltzaindiak berriki sortu du Euskara Eskuz Esku (EEE) proiektu berria, Ipar Euskal Herrian aditu ez diren zenbait hiztunen zalantza euskara batuaren erabilera egokiari buruz argitzeko eta zailtasunak bideratzeko. Webgunearen helburu nagusia arauak aurkeztea da eta Ipar Euskal Herriko berezitasunak azpimarratzea, bereziki euskara batuan onartutako Iparraldeko formak lehenetsiz.
Ikasteko erabil daitekeen material ugari dugu Interneten; ondo aukeratzea izaten da kontua. Hala, Moodle-i buruzko bideo laburrak edo bideo-tutorialak ere badaude interesaturik dagoen edonoren eskura, YouTuben besteak beste.
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak aurrez aurreko ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik. Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna)
Kultura eta Hezkuntza Politika sailaren eskutik, zenbait ekitaldi antolatu dira datozen asteotarako, beste erakunde batzuekiko elkarlanean gehienetan. Doan izango dira eta online parte hartzeko aukera egongo da ia guztietan, baina izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.