Didakteka
Irudi-biltegi berria Sarean
Argitaratua: Tuesday, 20 October 2020, 11:54 AM
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Bisitak: 396
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
210 marrazkiz osatutako irudi-biltegia jarri du interesaturik dagoen edozein pertsonarentzat eskura Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak. Mikel Santos, Belatz, marrazkilaria izan da egilea, eta Creative Commons lizentziapekoak dira irudi horiek guztiak.
Helburua, berez, oinarrizko hiztegia, eguneroko errutinak, ahozko elkarrizketak eta hizkuntza-jolasak sustatzea da. Gure esparruan, ere, erabilgarri suerta dakiguke bilduma.
Hiru tamaina desberdinetan eskura daitezke irudiak (handiak, jpg formatuan; ertainak eta txikiak, pdf formatuan) eta gaika daude taldekatuta:
- eguraldia
- emozioak eta aldarteak
- eskola-ekintzak
- eguneroko ekintzak
- kirol ekintzak
- jakiak eta edariak
- jantziak
- abereak
- toki-izenak
- garraiobideak
- lanbideak
- musika-tresnak
- gure jaiak
- inauteriak
- beste batzuk
- gogoko dut / ez dut gogoko
- hortzak. minak eta gaitzak
Irudiei buruzko beste sarrera batzuk Irakasbilen:
Eskolan elkarrizketak pizteko irudiak (19/08/12)
Hizkuntzak ikasteko irudiak (Itzulpen Saila 32, 92/10/26)
Show comments