Didakteka
“Euskara Eskuz Esku (EEE)” proiektua sortu du Euskaltzaindiak
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1454
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Euskaltzaindiak berriki sortu du Euskara Eskuz Esku (EEE) proiektu berria, Ipar Euskal Herrian aditu ez diren zenbait hiztunek euskara batuaren erabilera egokiaz zalantzak eta zailtasunak dituztela-eta.
Egitasmo hori Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF-FEDER) babesten du, eta Baionan aurkeztu zuten iragan urriaren 7an.
Webgune horren helburu nagusia da Euskaltzaindiaren arauak aurkeztea eta arau horien aurkezpenean Iparraldeko hizkeren berezitasunak azpimarratzea, euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenetsiz.
Egitasmo horren helburuko erabiltzailea Iparraldeko euskaldun alfabetatua da; hala ere, oro har euskara batua erabili nahi duenari eskainia da: irakasleak, ikasleak, euskara idatzia erabiltzen dutenak eta, jende horretaz haraindi, diasporan edo Hego Euskal Herrian gai honetaz interesa duen oro. Euskaltegietako irakasleentzako eta ikasleentzako ere baliagarria da, beraz, hizkuntzaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko, hizkuntzaz hausnartzeko eta euskalkiek euren i(ra)kaskuntza nola aberas dezaketen ikusteko balio duelako.
Horretaz gain, gaurgero B1 mailan edo gorago dagoen ikasleak aukera izango du euskara batuaren eta euskalkien arteko elkarreragina ikusteko, eta bere kabuz desberdintasunak entzuteko ere bai. Horretarako, webguneak hainbat baliabide izango ditu:
-
- lekukoen zenbait ikus-entzunezko
- JAGONETerako sarbide zuzena, hizkuntzari buruzko bestelako zalantzak eta galderak zuzenean Euskaltzaindiari helarazteko.
- euskara batua Iparraldeko hizkuntza-testuinguruan kokatzeko inkesta soziolinguistikoa nahiz zenbait adituren testuak, garrantzitsua baita gaur egun Ipar Euskal Herrian euskara batuaren, euskalkien eta frantsesaren arteko harremanak ulertzea
- euskara batuan idazteko irizpideak (Euskaltzaindiaren 123 arau era sinplifikatuan).
- soinuak - ahoskera
- puntuazio-markak eta beste zeinu grafiko batzuk
- lexikoaz bi puntu