AA hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzan "Textos" aldizkariaren monografiko berrian

AA hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzan "Textos" aldizkariaren monografiko berrian

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Adimen artifiziala hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntzan da Textos aldizkariaren 108. zenbakian era monografikoan landu den gaia. Berrikuntza teknologikoekin gertatzen den bezala, AAk hezkuntzan izango duen rolaz hausnartu behar da. Lagungarria izan daiteke ikas-irakas prozesuetan, baina, aldi berean, erronka eta galdera ugari dago. Edonola ere, eta artikuluetako batean aipatzen den legez, seguruenik laster ez da izango AArik gabeko hizkuntzen irakaskuntzarik.
 
Sei dira bildutako artikuluak. Horien artean, lehendabizikoa, “La inteligencia artificial generativa en la enseñanza de lenguas: nuevas posibilidades, nuevas competencias docentes” izenburua duena, geurean ezagun ditugun Joan-Tomàs Pujolàk eta Vicenta Gonzálezek idatzi dute. Vicenta bera datorren astean izango dugun udako ikastaroko irakasleetako bat da.
Eskolan izandako esperientzien berri ere jasotzen da artikuluetan; halaber, AAk jarduera linguistikoetan duen eragina aztertu du Fernando Trujillok eta hizkuntzen arloan erabiltzeko printzipio pedagogikoak proposatu ditu.
 
Textos aldizkariak sarbide mugatua du. Hala ere, HABE Liburutegian badago irakurtzeko aukerarik, bertako ordenagailuetan kontsultatuta (ikus e-aldizkarien atala). Hortaz aparte, paperezko alea ere jaso ohi da eta zenbaki hau laster iritsiko da.