“Inteligencia artificial para aprender idiomas entre universitarios japoneses” artikulua argitaratu dute Cuadernos Canela aldizkarian. Lau dira egile eta ikertzaileak: hiru Tokioko Sofia Unibertsitatekoak (horietako bat, Aingeru Aroz) eta laugarrena, berriz, ezaguna dugun Daniel Cassany.
Japoniako unibertsitateetan dauden 1611 unibertsitate-ikasleri egindako inkesta batetik abiatuta, datu enpirikoak eman dituzte, honelakoak jakiteko, besteak beste: hizkuntzak ikasteko zein den adimen artifiziala (AA) erabiltzen duen ikasleen ehunekoa eta nola erabiltzen duten ikasleek AA (maiztasuna, jarraibideak, xede- eta komunikazio-hizkuntza, berrikuspen-estrategiak) eta dituzten gogobetetze-maila eta iritziak). Inkesta egiteko, zenbait elkarrizketa egin zituzten eta aldez aurretik egindako ikerketei erreparatu zieten. Emaitzen arabera, informatzaileen % 67k adierazi zuten azken hilabetean AA erabili zutela; % 60k astean behin edo egunero erabiltzen zuten, idazkiak ulertzeko, itzultzeko eta zuzentzeko nagusiki. Halaber, % 13k gogoeta egin gabe erabiltzen zutela aitortu zuten.
Testuinguruak testuinguru, geure sektorerako hausnarketarako bidea eman diezagukete ikerketak eta artikuluak, gomendio praktiko laburrak ere baitaude, bibliografiaz eta ikerketan erabilitako inkestaz gain.
Erreferentzia bibliografikoa
Aroz, A., Hirose, H., Nishimura, K. eta Cassany, D. (2025). Inteligencia artificial para aprender idiomas entre universitarios japoneses. Cuadernos Canela, 36, 145-168. https://www.cuadernoscanela.org/index.php/cuadernos/article/view/301