Hitz Zentroak Berbak.eus izeneko beste ebaluazio-tresna bat jarri du abian (ebaluatoia). Helburua da gaztelaniazko txioen euskarazko itzulpenak baloratzea, kalitatea neurtzeko eta etorkizunean euskarazko adimen artifizialezko tresnak hobetzeko (adibidez, Latxa).
Baloratu behar dena da gaztelaniazko txio original baten erreakzio-txioaren (erantzunaren) euskarazko itzulpena eta horren egokitasuna: ea euskara naturala duen eta zein adierazgarritasun- / neutraltasun-maila duen. Baloratu ondoren, euskarazko itzulpen egoki bat (edo egokiago bat) proposatu behar da.
Parte hartu nahi dutenek baldintza bakarra bete behar dute: euskara ama-hizkuntza izatea edo, gutxienez, C1 maila izatea. Erantzunak anonimoak dira.
Hitz Zentroak ohartarazi du baloratu beharreko testu batzuk desatseginak edo zakarrak izan daitezkeela, baina, edukia aparte utzita, hizkuntza-erabilera soilik balioetsi behar da eta norberaren euskal sena erabili.
Informazio gehiago eta parte hartzeko: https://berbak.eus/

Aukera ona izan liteke, bestalde, helduen euskalduntzearen adituaren lerruneko C2 mailako ikasleekin euskararen aberastasuna lantzeko. Esate baterako, maila horretarako ikasgelarako jarduera bat (edo sekuentzia didaktiko oso bat ere bai) proposa daiteke, euskararen erregistro nagusiak (formala, informala) identifikatzeko eta horiekin jolasteko, komunikabideetako edozein elkarrizketa ulertzeko eta solaskideen umorea eta sarkasmoa atzemateko, eta, era berean, lexiko aberatsa eta egokia erabiltzeko, sentimenduak eta hunkipenezko jarrerak adieraziz. Horrela, gainera, euskarazko baliabide digitalen erabilera autonomoa ere sustatzen da.
Honatx adibide bat:
