HiTZ zentroa euskarazko txatbot irekia sortzen ari da, eta zure laguntza behar dugu. Ebaluazio-kanpaina martxoaren 19tik apirilaren 2ra izango da. Parte hartu eta saria irabazi!
Nola parte hartu?
- Sartu ebaluatoia.hitz.eus helbidean.
- Idatzi galdera edo agindu bat.
- Bi erantzun jasoko dituzu: aukeratu onena!
Parte-hartzaileen artean saria zozketatuko da.
Anima zaitez!
