Hizkuntzen ikas-irakaskuntzarekin zerikusia duten web bidezko mintegi batzuk egingo dira gaztelaniaz datozen egunotan. Interesaturik bazaude, parte har dezakezu.
Internetek sortarazi duen kulturak hezkuntza-paradigma berria eskatzen duela dio Pere Marquèsek "Bases para el nuevo paradigma formativo de la Era Internet" aurkezpenean, besteak beste, aldaketak ekarri dituelako bai helburu-mailan, bai baliabideetan, bai ikasleengan, azken hauek gero eta gaitasun digital garatuagoa dutelako, eta ondorioz, gero eta autonomoago bilakatzen ari direlako euren ikasprozesuetan.
Difusion-Prolinter Sarien II. edizioko sariak eman eta irabazleen lanak aurkeztu dira berriki Madrilen antolatu diren "VII Jornadas Didácticas para profesores de ELE" jardunaldien baitan.
Hizpide 86an artikulua idatzi zuen Hector Ríos dugu sarituen artean, aldizkarian aurkeztutakoarekin lotura zuzena duen lan batekin.
Eusko Jaurlaritzak euskarazko softwarea deskargatzeko eta ordenagailuarekin euskaraz lan egiteko hainbat oinarrizko tresna eskaintzen ditu doan www. euskadi.eus atarian. Tresna horiekin batera, Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat irizpide (2011) ditu argitaratuak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
HIZPIDE aldizkariaren 85. zenbakiak argitaratu genuen Kukulska-Hulme eta Shieldek idatzitako artikulu bat, "Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzari buruzko ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara" hain zuzen. Erreferentziazkotzat jo izan da 2008ko lana izan arren; MALL (Mobile Assisted Language Learning) edo mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntza gaiaz idatzitako lehendabiziko monografikoan agertu baitzen.
Dena den, aldaketa ugari izan ditu gailu mugikorren bidez ikasteak, hala smarthponeak nola tabletak baliatuta. RIED aldizkariak monografiko bat atera berri du, eta sarreran aukera berriez idatzi dute.
Sarreratxo honetan, PLE (Personal Learning Environment), edo bere euskarazko itzulpena den NIA (norberaren ikas-alorra) kontzeptuaz ari da Jordi Adell aditua. Aditu honen arabera, teknologiak eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.
Sarritan entzuten eta irakurtzen dugu azken boladan PLE (Personal Learning Environment), edo bere euskarazko itzulpena, NIA (norberaren ikas-alorra, alegia). Jordi Adell da kontzeptu horren inguruan ari den adituetako bat. Berak dioenez, Internetek, sareek, teknologiek... eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.
Doktore-tesi bat laburbilduko dugu artikulu honetan. Honako alderdi hauek aurkeztuko dira: testuingurua, ikerketa-prozesuaren nondik norako nagusiak, ikas-ziberkomunitatearen definizioa, horrelako komunitate bat sortzeko eta garatzeko baldintzak, berorietan erabiltzen diren erreminta edo tresnak, partaidetzari buruzko balorazioa eta, azkenik, aurrera begirako proposamenak. Laburpena izaki, Sarean lor eta irakur dezake gazteleraz ikerketaren testu osoa begiratzeko interesa duenak (Murua, 2015).