Didakteka
PLE (Personal Learning Environment) edo NIA (Norberaren Ikas-Alorra)
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Area of knowledge:
- Bisitak: 1630
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Sarritan entzuten eta irakurtzen dugu azken boladan PLE (Personal Learning Environment), euskaraz NIA litzatekeena (Norberaren Ikas-Alorra), besteak beste, argitaratutako zenbait artikulutan. Jordi Adell da kontzeptu horren inguruan ari den adituetako bat; PLE según Jordi Adell bideoa aurkezten digu hemen. Berak dioenez, Internetek, sareek, teknologiek... eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.
Halaber, gai beraren inguruan ari da Néstor Alonso blog sarrera honetan; irakasle baten ikuspegia eta erabiltzen dituen tresna eta bide jakinak irudikatu ditu.
Gai honen inguruan sakondu nahi izanez gero, Linda Castañedarekin batera eskaini digu Jordi Adell-ek "Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red" liburua sarean.
Bertan, aditu horiek diotenez, ezin esan daiteke Norberaren Ikas-Alorra kontzeptu berria denik, besteak beste, pertsonaren ikas-prozesuak berezkoa duelako eremu bat izatea. Baina gizartearen eta teknologiaren memento jakin batean, interesgune berezia hartzen du alor horrek hezkuntza teknologian duen eragin eta ondorioengatik. Izan ere, inflexio-puntu bilakatzen da gai hau hezkuntza eta ikaskuntzan, norabide aldaketa eskatzen duelako hainbat eta hainbat eremutan: ikasprozesuan parte diren subjektuen rolak, ikas-komunitatearen egitekoa, ikastetxeen antolaketa, ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitorpena, metodologia, ibilbideak...
Baina horretaz gain, adabegi ere bilakatzen omen da NIA, bere baitan bat egiten dutelako, puzzle handi baten antzera, azken urteotan bideratutako hainbat eztabaida eta ikerketa: erreminten erabilera ikasketa hobetzeko, metodologia aktiboa, gaitasun digitala...
Egileen esanetan, ikuspegi holistikoa islatu nahi duen liburua da, samurra irakurtzeko baina zehatza, irakurleak argi izan dezan zertaz ari den bat NIAz edota PLEaz dihardunean, nola egituratzen eta gorpuzten den, eta zer garrantzia hartzen duen ikas-irakaskuntzan.