Irakasbil
Didakteka
EHUko Hizkuntzen arteko corpusa eta Egungo testuen corpusa
- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics

- Atala:
- Egilea:
- Area of knowledge:
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Bisitak: 996
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Pello Salaburu EHUko Euskara Institutuaren zuzendariak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Egungo Testuen Corpusaren eguneraketa eta Hizkuntzen Arteko Corpusa aurkeztu dute.
Hizkuntzen Arteko Corpusak lau hizkuntza jartzen ditu aurrez aurre: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Hizkuntza horietan idatzita dauden liburuak eta testuak jasotzen ditu, eta parekoak direnetan, idazle bakoitzak hitza nola erabili duen azaleratzen du. 20 milioi hitz biltzen ditu, eta aurkezleen iritziz, hizkuntzak lanabes dituztenentzat erabilgarritasun handia izango du.
Egungo Testuen Corpusa, berriz, mende honetako testuekin egindako corpusa da.
- 270 milioi hitz biltzen ditu une honetan.
- Jatorrizko testuetatik eta itzulpen testuetatik jasoak.
- Testuak espresuki aukeratuak izan dira; ez estatistikaz edota itsu-itsuan hautatuak.
- Urte bakoitzeko testu masa orekatua txertatzen da.
- Bilaketa lemaka burutzeko prestatuta dago.
- Formen berri (mendi, mendia, mendian, menditik, ...) ematen da.
- Hitz bakoitza besteekiko nola erlazionatzen edota konbinatzen den azaltzen du; alegia, zein dituen hurbilenak.
- Aukera ematen du lema motekin-(izena+adj; adj+izena …) konbinazioak osatzeko
- Kontsulta egiteko oso sistema erraza da.
EHUko Euskara Institututuak aukera ematen dio edonori sarean sartu eta doan dauden lanabesak erabiltzeko.
Horietaz gain, ikasleei begirako (batez ere, baina ez bakarrik) bi aplikazio informatikoren berri ere eman dute:
- Euskal Adizkitegi Automatikoa. Ordenagailu, telefono edota tabletetan erabiltzekoa, euskal adizkien berri ematen du. Aditz-osagaiak (nor-nori-nork), aldia (oraina/ iragana) eta ahala (bai/ez) aukeratu eta modu automatikoan sortzen ditu adizkiak. Edo alderantzizkoa: adizkia eman eta osagaiak esakiniko ditu berehalakoan.
- Euskal Kasutegi Automatikoa. Ordenagailurako prestatua. Baliatu nahi den hitza hartu, numeroa (singularra/plurala), kasua edo postposizio-mota aukeratu, eta berehala eskainiko dio erabiltzaileari adibide bat. Hein berean, hitzaren definizioa emateaz gain, esteka egiten du datubaseetan dituzten gainerako adibideetara.