Online irakaskuntzaren erronka nagusietako bat da ikaskuntzan parte hartzen duten irakasleen eta ikasleen presentzia sozial, kognitibo eta didaktikoa sustatzea eta azaleratzea. Laguntza hori ezinbestekoa da ikas-prozesuan, bai ikaskuntzaren alderdi gizatiarra eta pertsonala sustatzeko, bai hizkuntza bat ikastean ikasle batek bere jardunari edo garapenari dagokionez senti dezakeen ziurgabetasun-maila murrizteko. Ikastaro honetan, online inguruneetan hizkuntzak ikasten eta irakasten ikasiko dugu: zein baliabide eta tresna digital erabili helburu bakoitzerako, zein metodo erabili eta zein dinamika proposatu ikaskuntza aktibo eta esanguratsua sustatzeko. Ikuspegi eta proiektu berritzaile desberdinak aztertuko ditugu, hala nola ikasgela iraulia edo flipped classroom, ikaskuntza mugikorra, gamifikazioa, pentsamendu bisuala, storytelling eta ikaskuntza kooperatiboa edo lankidetzazkoa. Modu praktikoan ikasiko dugu hizkuntza-ikasgelan IKTak erabiltzeko zenbait era, elkarlana nola bideratu, hausnarketa nola egin, baita jarrera kritikoa nola sustatu ere.
***
Uno de los principales retos de la enseñanza online es fomentar y hacer visible la presencia social, cognitiva y didáctica de los agentes implicados en el aprendizaje: los profesores y los aprendientes. Este acompañamiento es esencial en el proceso de aprendizaje, tanto para favorecer el lado humano y personal del aprendizaje como para reducir el nivel de incertidumbre que puede sentir un estudiante respecto a su actuación o progreso en el aprendizaje de la lengua. En este curso aprenderemos a aprender y enseñar lenguas en entornos online: qué recursos y herramientas digitales utilizar para cada objetivo, qué métodos seguir y qué dinámicas proponer para fomentar un aprendizaje activo y significativo. Analizaremos diferentes enfoques y proyectos innovadores, como la clase invertida o flipped classroom, el aprendizaje móvil, la gamificación, el pensamiento visual, el storytelling y el aprendizaje colaborativo. Aprenderemos, de manera práctica, diversas maneras de trabajar las TIC, la colaboración, la reflexión y la actitud crítica en el aula de idiomas.
Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Egoera horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa, etengabeko ikaskuntza alegia, izan daiteke erantzuteko bide egokia. Badago 2020an ustekabean agertu zenetik gure bizitzetan dugun beste funtsezko baldintzatzaile bat: COVID 19a. Pandemiak hainbat esparrutan dauden alderdi ahulak eta sendoak, mehatxuak eta aukerak azalarazi ditu; hezkuntzaren eremua oro har, eta horren baitako helduen euskalduntzea beraz, ez da salbuespena izan.
Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Arriskuak eta mugak egon arren, egun komunitateek garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko aukera eskaintzen dute.
Teknologiak ikuspegi kritikotik aintzat hartuz, irakasle eta ikasleen gaitasun digitalak areagotuz, elkarrekin/elkarrengandik ikasteaz hausnartzeko zein hizkuntzen ikas- eta irakas-prozesuetan erabakiak hartzeko tartea izango dugu ikastaro honetan.
Irakasbil webgunearen edukien berri zabalagoa emateko asmoz, beste bi bide ireki ditugu azken egunotan. Hala, e-Berrikaria izeneko newsleterra edo buletina eta Facebook eremuko orrialdea batu zaizkio 2014an sortutako @Irakasbil Twitterreko erabiltzaile-kontuari .
"Competencias digitales en el aula. Estrategias y modelos de implementación en la enseñanza de idiomas" liburua idatzi dute Olga Juan-Lázaro eta Leyre Alejaldre Bielek. ELE ikasgelan, eta hizkuntza-ikasgeletan oro har, hezkuntz teknologia txertatzeko gida bat da.
Sare sozialetan ikasleen "lagun" izan ala ez? Gai horren inguruko ikerketa baten berri eman zuten artikulu batean Turan, Durdu eta Gotkas irakasle turkiarrek. Testuingurua gure esparrutik urrun samar egon arren, planteatzen direnak zein emaitzak eta ondorioak hausnarketarako baliagarri suerta dakizkiguke.
Ikasteko erabil daitekeen material ugari dugu Interneten; ondo aukeratzea izaten da kontua. Hala, Moodle-i buruzko bideo laburrak edo bideo-tutorialak ere badaude interesaturik dagoen edonoren eskura, YouTuben besteak beste.