Prestakuntza-jarduerak

MoodleMoot Euskadi #mooteu21

Argitaratua: Thursday, 8 April 2021, 10:16 AM
MoodleMoot Euskadi

"Covid eta gero, zer? Ikaskuntzak eta erronkak pandemia-egoeran" da aurtengo MoodleMoot Euskadi topaketak duen izenburua. Online izango da ekainaren 4an eta izen-ematea doakoa da. 

Montse Maritxalar, EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordeak emango dio hasiera jardunaldiari. Hitzaldi nagusia, berriz, HEO Industria Antolaketako Eskolako Komunikazio eta Marketin zuzendaria den Tiscar Larak emango du.  Halaber, 15 minutuko komunikazioak ere izango dira, bi esparrutan sailkatuta, pedagogian edo teknologian hain zuzen. Gainera, parte hartzeko formatu berriak programatu dituzte (tailerrak, eztabaida eta interes-taldeak) 2021eko ekitaldiaren online formatura egokitzeko asmoz.

Apirilaren 23ra arte dago zabalik parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea.

MoodleMoot Euskadi 2021

Behin behineko programa

Izena emateko