H319 - Euskara online ikasi: ikastaroen diseinua eta aribideak

Argitaratua: Friday, 21 October 2011, 10:15 AM
DVD 89(I)

Pilar Montoyak hitzaldi bat eman zuen 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Euskara online ikasi: ikastaroen diseinua eta aribideak" izenburupean.

MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean.

Santurtziko Udal Euskaltegian aspaldi hasi ginen euskara ikasteko online ikastaroak eskaintzen. Urte hauetan era guztietako saiakerak egin ditugu eta komunikazio honetan gaur egun ematen ditugun ikastaroen diseinua eta aribide metodologikoak azaldu nahi ditugu.

Diseinuari begira, gure ikastaroen osagai nagusiak bi dira: moduluak eta unitateak. Modulua ikaskuntza eta irakaskuntza antolatzeko elementu nagusia izango da.  Maila bakoitza antolatzeko oinarrizko osagaia da eta kopurua aldatu egingo da maila batetik bestera. Moduluen deskribapenak lagunduko digu maila barruko eta mailen arteko koherentzia eta batasuna ziurtatzen. Modulu bakoitza 10 bat orduko 5 unitatek osatzen dute.

Unitateari esker ikas ibilbide estandarrak diseinatzeko modua izango dugu. Unitatearen izena ohiko komunikazio-egoera bat izango da. Horrela, hizkuntza-erabileraren testuingurua modu esplizituan eskainiko dugu, eta horrela zehaztu ahal izango dugu zein diren testuinguru horretan hiztun batek garatu beharreko jarduera komunikatiboak.

Aribide metodologikoei dagokienez, hainbat prozesu zaindu behar dira bereziki birtualitatean: komunikazio-tresnen erabilera, irakaslearen diskurtsoa, ikasleen diskurtsoa, elkarreragina eta lankidetza bultzatzeko estrategiak...

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.


HABE Liburutegiko katalogoan


Beste eduki interesgarriak

DVD 89(II)

H326 - Moodleren erabilera Mastitxu euskaltegian

Begoña Gutierrezek hitzaldi bat eman zuen 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Moodleren erabilera Mastitxu euskaltegian" izenburupean. MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 89(II)

H327 - Hezkuntza saileko plataforma berriak

Josi Sierrak hitzaldi bat eman zuen 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Hezkuntza saileko plataforma berriak" izenburupean. MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 89(II)

H328 - Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria

Juanan Pereirak hitzaldi bat eman zuen 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Moodlen hizkuntzen ahozkotasuna praktikatzeko Babelium gehigarria" izenburupean. MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
dvd 89(II)

H329 - Moodle: herramienta de enseñanza donde hay una ausencia de obligación (Moodle: obligaziorik gabeko irakaskuntza-tresna)

Paul Reyburnek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Moodle: herramienta de enseñanza donde hay una ausencia de obligación (Moodle: obligaziorik gabeko irakaskuntza-tresna)" izenburupean. MoodleMoot Euskadi 2011 -Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 89(I)

H317 - Aprendizaje formal e informal: más allá del aula y de los entornos virtuales de aprendizaje

Esperanza Románek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Aprendizaje formal e informal: más allá del aula y de los entornos virtuales de aprendizaje" izenburupean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 89(I)

H318 - Del teléfono y el cassette a Moodle y la videoconferencia: desafíos, frustraciones y éxitos en la enseñanza de lenguas a distancia

Beatriz de los Arcosek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Del teléfono y el cassette a Moodle y la videoconferencia: desafíos, frustraciones y éxitos en la enseñanza de lenguas a distancia" izenburupean. "MoodleMoot Euskadi 2011 Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak" ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
DVD 89(I)

H320 - Itsaso gaindik ikasten baduzu

Jon Urdangarinek hitzaldi bat eman zuen 2011n HABEk antolatutako Jardunaldien barruan, "Itsaso gaindik ikasten baduzu" izenburupean. MoodleMoot Euskadi 2011 Euskadiko Moodle-erabiltzaileen V. Jardunaldiak ekitaldia eratu zuen HABEk Gasteizen 2011ko urriaren 21ean. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
MoodleMoot Euskadi 2016

MoodleMoot Euskadi 2016

Aurtengo Moodlemoot Euskadi datorren ekainaren 3an izango da Hernanin. Ikastolen Elkartea da antolatzaile nagusia. Ekainaren1a arte dago matrikula egiteko aukera. Ponentzia nagusiak eta komunikazioak izango dira topaketan; HABEko bi kidek aurkeztutakoa egongo da azken horien artean,
MoodleMoot Euskadi

MoodleMoot Euskadi #mooteu21

"Covid eta gero, zer? Ikaskuntzak eta erronkak pandemia-egoeran" da aurtengo MoodleMoot Euskadi topaketak duen izenburua. Online izango da ekainaren 4an eta izen-ematea doakoa da.