Gero eta garrantzitsuagoa da ikerketan sorturiko datuak erakustea, are ikerketaren fidagarritasuna edota gai berean interesa duten ikerlariekin partekatzea ere, itxi gabeko ikerketa-ildoak garatzeko. Hori horrela, Humanitate Digitalen esparrutik eta ikerketa-azpiegiturak erabiliz, hizkuntzen irakaskuntzan datuetan oinarrituriko ebaluazioan urratsak emateko asmoz egin dugu lan hau. Lan honetan zinezko gizabanakoek benetako azterketatan ekoitzitako testuak aztertu dira, B2 eta C1 mailakoak. Lan hau HABEren eta Ixa Taldearen (UPV/EHU) elkarlanari esker burutu izan da. Egindako azterketa-lanaz gain, zenbait tresna eta bitartekoren berri ematen da eta etorkizunean horiek hizkuntza-gaitasunen ebaluazioan zein azterketan zenbaterainoko laguntza ekar lezaketen hausnartu da. Testu-zuzenketaren etiketatze-mailan "Markin" tresnarekin erabiltzeko etiketa-zerrenda ere proposatzen da eta hori baliatuta testuetako erroreak B2 eta C1 mailetan deskribatzeko saiakera ere egiten da, hein batean, halako ekimenek aurrera begira ekar ditzaketen onuren isla eskainita. Egindako irizpenak zein baliatutako datu gehienak eta bitartekoak arloko komunitatearen esku uzteko erabakiak lanaren zein jarduera esparruaren helburuekin bat egiten du, EuDat datuen azpiegitura europarra erabili dugu xede horretarako.
https://doi.org/10.54512/HLFA9295
2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
Joan den azaroaren 22an, José Ramón Rodríguez irakasle adituak arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegi irekia eskaini zuen, HABEk antolatuta. Sarrera honetan, saio hartan emandako gako nagusiak laburbiltzen dituen bideoa eta irakasleak erabilitako aurkezpena dituzu eskura.
Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia, IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) bi mundu plataformaren bidez konektatzea eta b) ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea.
Hala, plataforma birtual bat diseinatzeko eta erabiltzeko oinarrizko printzipioak identifikatzea eta eredu honetan ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak sortzeko jardunbide egokiak hautatzea izango da lehenengoren helburu orokorra. Bigarrenarena, aldiz, honako hauek identifikatzea: monitorizatzeko estrategia eta protokoloa zein ikasleari ikasprozesuan era eraginkorrean lagundu ahal izateko atzeraelikadura emateko baliabideak.
Gaur egun, irakasle baten prestakuntza irakaskuntza-nortasuna eraikitzeko etengabeko prozesutzat ulertzen da eta bizitza profesional osoan gauzatzen da. Ikuspegi horretatik begiratuta, irakaskuntzako portfolio digitala prozesu horretan guztian lagunduko digun tresna da, hasierako prestakuntzan hasi eta gure etengabeko garapen profesionalean lagunduko diguna, moldakorra, malgua, irekia eta dinamikoa delako. Gainera, portfolioa digitalki eraikitzeak aukera ugari ematen dizkigu aktiboki parte hartzeko gure irakaskuntza-jardunaren inguruko gogoeta eta lankidetzako egoeretan, eta, beraz, baita gure garapen profesionalean ere. Artikulu honetan, irakaskuntzako portfolio digitala zer den, zertarako balio duen eta zer egitura, tipologia eta ezaugarri dituen deskribatzen da. Halaber, hura digitalki eraikitzearen aukerak eta abantailak nabarmentzen dira, bai hasierako prestakuntzan bai etengabeko garapen profesionalean. Bestalde, portfolioa egitean kontuan hartu beharreko zenbait aholku ere ematen dira.
https://doi.org/10.54512/INGR9917
Azaroaren 22an (asteartea) eskainiko du José Ramón Rodríguez irakasle adituak. Bertan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu hemengo estekan aurkituko duzun formularioa.
Azkenaldian TikTok modan dagoen sareko plataforma bat da, oso bideo laburrak ikuspegi informalarekin argitaratzeko eta zabaltzeko. Tresna horri buruzko zenbait ekarpenen berri emango da sarrera honetan, irakasleak eskolan erabiltzeko aukera azter dezan.
2022ko uztailaren 6, 11 eta 14an, Lola Torresek "Cómo utilizar las TIC y los medios audiovisuales para la práctica de la competencia oral" ikastaroa eman zuen HABEk antolatuta.
Bideo honetan, ikastaro hartan landutako edukien laburpena eskaini digu.