Irakaskuntzako portfolio digitala: irakasleen etengabeko prestakuntzarako ingurunea

Argitaratua: Friday, 11 November 2022, 11:39 AM
Cuesta & González & Pujolà

Gaur egun, irakasle baten prestakuntza irakaskuntza-nortasuna eraikitzeko etengabeko prozesutzat ulertzen da eta bizitza profesional osoan gauzatzen da. Ikuspegi horretatik begiratuta, irakaskuntzako portfolio digitala prozesu horretan guztian lagunduko digun tresna da, hasierako prestakuntzan hasi eta gure etengabeko garapen profesionalean lagunduko diguna, moldakorra, malgua, irekia eta dinamikoa delako. Gainera, portfolioa digitalki eraikitzeak aukera ugari ematen dizkigu aktiboki parte hartzeko gure irakaskuntza-jardunaren inguruko gogoeta eta lankidetzako egoeretan, eta, beraz, baita gure garapen profesionalean ere. Artikulu honetan, irakaskuntzako portfolio digitala zer den, zertarako balio duen eta zer egitura, tipologia eta ezaugarri dituen deskribatzen da. Halaber, hura digitalki eraikitzearen aukerak eta abantailak nabarmentzen dira, bai hasierako prestakuntzan bai etengabeko garapen profesionalean. Bestalde, portfolioa egitean kontuan hartu beharreko zenbait aholku ere ematen dira.

https://doi.org/10.54512/INGR9917

Beste eduki interesgarriak

Vicenta González & Manuela Mena

Online lankidetza-koaderno bat, irakasleen gaitasun digitala garatzeko bideari ekiteko

COVID-19ak agerian jarri zuen irakasleek, eta oro har gizarteak, gabeziak dituztela gaitasun digitaletan, bizi ditugun egoerei erantzun egokiak eman ahal izateko. Ondorioz, irakasleen gaitasun digitalaren garapena lehentasunezko helburu bihurtu da hezkuntza-eremuan diharduten pertsonen etengabeko prestakuntzan. Helburu hori lortzeko, zenbait tresna proposatuko ditugu, eta guztiak jasoko dira behaketa- eta lankidetza-koaderno batean: beharren analisian oinarritzen den lan-plana, autoebaluazio-galdetegiak, irakaskuntza-lanaren behaketa sistematikoa, hausnarketa-praktikaren erabilera eta, azkenik, behatutakoa oinarri hartuta, parekoen arteko atzeraelikadura edo esperientzia handiagoa duen irakasle batek egindakoa. https://doi.org/10.54512/QNQN5250