Prestakuntza-jarduerak

1217 - Jardun bikoa helduen euskalduntzean (I)

Argitaratua: Wednesday, 30 November 2022, 6:15 PM
Jardun bikoa helduen euskalduntzean

Irakasleak

Ana Rodríguez Arangoa

Iñaki Murua Anzola

Aurkezpena

Jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak orientatzeko helburu orokorra du ikastaro honek, horretarako estrategiak eta erremintak eskainiz. Edonola ere, bestelako ereduetan, online edo aurrez aurrekoan alegia,  IKTak baliatzen direnerako ere aplikagarriak izan daitezke. Bi atal ditu: a) bi mundu plataformaren bidez konektatzea eta b) ikasleari bere ikaskuntzan laguntzea.

Hala, plataforma birtual bat diseinatzeko eta erabiltzeko oinarrizko printzipioak identifikatzea eta eredu honetan ikaskuntza-esperientzia esanguratsuak sortzeko jardunbide egokiak hautatzea izango da lehenengoren helburu orokorra. Bigarrenarena, aldiz, honako hauek identifikatzea: monitorizatzeko estrategia eta protokoloa zein jardun biko ikasleari ikasprozesuan era eraginkorrean lagundu ahal izateko atzeraelikadura emateko baliabideak.

Antolatzailea

HABE

Hartzaileak

Euskaltegietan jardun biko ereduan ari diren edo arituko diren irakasleak. Eta interesaturik dagoen oro, plaza-kopurua bete arte.

Ikastaro-mota

Online

Datak

2023ko urtarrilaren 9tik martxoaren 5era

Ordutegia

Ikastaroa asinkronoa izango da

Lekua

Ikasten plataforma (Moodle)

Aurrematrikula

2022ko abenduaren 1etik 16ra bitartean (eguerdiko 12:00ak arte), honako formulario hau betez.

Iraupena

40 ordu

Matrikularen prezioa

86,80 €

Matrikularen ordainketa

Aurrematrikula egin eta onartua izanez gero, ordainketa bideratu ahal izateko jarraibideak emango dira.

Sarbideak

1217-1

1217-2

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - Fri, 2 Dec 2022, 8:30 AM
    2. atalaren gidan bestela ageri bada ere, egokitu egingo dira 0 eta 1. moduluak, atalak jarraian izateagatik.

Beste eduki interesgarriak

Jardun bikoa helduen euskalduntzean

Jardun bikoa helduen euskalduntzean: online ikastaroak 2023an

2023ko urtarriletik maiatzera bitartean elkarren osagarri diren bi ikastaro antolatuko ditu HABEk, egitasmo zabalago baten baitan. Ikastaro hauek online eta era asinkronoan egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Ikastaro bakoitzak 40 orduko iraupena izango du, 20 ordu bi ataletan. Nagusiki jardun biko ereduan ari den edo arituko den irakasleari begirakoak izan arren, bestelako ereduetan ari denarentzat ere guztiz probetxugarriak izan daitezke.
Jardun bikoa logoa

Jardun bikoa helduen euskalduntzean: 2023-2024 ikasturtea (2. edizioa)

Aurtengo urtarriletik maiatzera bitartean burutu da "Jardun bikoa helduen euskalduntzean ikastaroa (1. edizioa)", eta, orain, bigarrenez eskaini nahi dugu berariazko prestakuntza, helduen euskalduntzean euskara-eskolak ematen ari diren irakasleak jardun bikoan prestatzeko. Bigarren aldi honetan, 2023ko urritik 2024ko martxora bitartean gauzatuko da ikastaroa. Prestakuntza-eskaintza elkarren osagarri diren bi ikastarok osatzen dute, online egingo dira, betiere praktika tutorizatuaren balio erantsia bermatuta. Lehen ikastaroaren aurrematrikulazio-epea 2023ko irailaren 4tik 19ra bitartean izango da.