Eustatek sortu duen "LurData" zerbitzuaren berri ematen da sarrera honetan. Une honetan egin daitekeena azaltzen da eta helduen euskalduntzean izan lezakeen aplikazioren bat proposatzen.
Bibiana Tonnelierek hitzaldi bat eman zuen gaztelaniaz 2007an HABEk antolatutako Ikastaroen barruan, "¿Cómo podemos aumentar el tiempo disponible en clase gracias a las nuevas tecnologías? – Las TIC, entre lo presencial y lo virtual" izenburupean.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
H13-23 udako ikastaroaren saioetako batean jardun bikoan maila desberdinetako esperientziak aurkeztu ziren. Bideo honetan, CAFIko DIana Pastoriza "Sblendid" proiektuaz mintzatzen da.
Vance Stevens-ek (ingelesez) hitzaldi bat eman zuen 2007an HABEk EHUrekin batera antolatutako Ikastaroen barruan, "Putting the forces in motion: applying technology to foster writing through motivating online environments" izenburupean.
"El aprendizaje de la escritura en un mundo global y plurilingüe" ikastaroa eratu zuten EHUk eta HABEk, Donostiako XXVI. Udako Ikastaroen barruan.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
Javier Muñoz-Basols, Mara Fuertes Gutiérrez eta Luis Cerezo editoreen "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua itzuli du aurten HABEk Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakian.
Liburua aurkezteko antolatu dugun ekitaldiaren ondoren, hitzaldia emango dute Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrez editoreek.
• Eguna: 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala.
• Ordua: 12:00etatik 13:30era.
• Lekua: Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaritza. Andia kalea 13, behea, Donostia. Ekitaldi-aretoa.
Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukeak aurkezteaz gain, liburu honek Adimen Artifizialeko prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera bideratzen du arreta.
2023ko uztailean jardun biko ereduari buruz egindako ikastaroan antolatu zen mahai-inguruan partaide izan ziren euskaltegietako bi ordezkariren ekarpena jasoko dugu artikulu honetan, Garraldako AEK-ko Ana Colomo Canterok eta Barakaldoko Udal Euskaltegiko Fidel Vegasek adierazitakoaren laburpena, hain zuzen ere.
https://doi.org/10.54512/AFNK6398
Joan den abenduaren 12an Nerea Amesti irakasleak arbel digitalaren erabilera didaktikoari buruzko web-mintegia eskaini zuen, HABEk antolatuta.
Beheko bideoan, saio hartan emandako gako nagusiak laburbildu ditu irakasleak.