Irakasbil
Prestakuntza-jarduerak
Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakiaren aurkezpena
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:

- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- Bisitak: 782
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Javier Muñoz-Basols, Mara Fuertes Gutiérrez eta Luis Cerezo editoreen Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA) liburua itzuli du aurten HABEk Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakian. Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko prozesuan urteetan erabili izan diren esperientzia, egokitzapen, birformulazio eta tekniken elkartrukeak aurkezteaz gain, liburu honek Adimen Artifizialeko prototipo eta aplikazio bidezko hizkuntza-irakaskuntzaren etorkizunera bideratzen du arreta.
Liburua aurkezteko antolatu dugun ekitaldiaren ondoren, hitzaldia emango dute Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrez editoreek.
- Eguna: 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala.
- Ordua: 12:00etatik 13:30era.
- Lekua: Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaritza. Andia kalea 13, behea, Donostia. Ekitaldi-aretoa.
Ekitaldiak bi atal izango ditu:
- Lehen atalean, liburua aurkeztuko dute HABEren editoreak, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuordeak, eta Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrez liburuaren editoreek.
- Bigarren atalean, Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertesek hitzaldia emango dute: Bitartekotza teknologikoa eta hizkuntzen irakaskuntza: gizarte-justiziatik adimen artifizialera (gaztelaniaz).
Parte hartzeko interesa baldin baduzu, eman izena formulario honetan 2024ko urtarrilaren 22rako.
Ekitaldia Streaming bidez jarraitzea aukeratuz gero, urtarrilaren 23an (asteartea) jasoko duzu lotura.
Zeinu-bidezko interpretazioa ere izango da.