"Bitartekotza teknologikoa eta hizkuntzen irakaskuntza: gizarte-justiziatik adimen artifizialera" hitzaldiaren bideoa

Argitaratua: Friday, 23 February 2024, 9:22 AM
Bitartekotza teknologikoa eta hizkuntzen irakaskuntza: gizarte-justiziatik adimen artifizialera

Javier Muñoz-Basolsek eta Mara Fuertes Gutiérrezek "Bitartekotza teknologikoa eta hizkuntzen irakaskuntza: gizarte-justiziatik adimen artifizialera" (Mediación tecnológica y enseñanza de lenguas: de la justicia social a la inteligencia artificial) hitzaldia eman zuten Donostian 2024ko urtarrilaren 26an. Itzulpen Saila bilduman argitaratu den Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA) liburuaren editoreak dira biak.

Hitzaldian zeinu-hizkuntzako itzulpena izan zen.

Biografiak

Mara Fuertes Gutiérrez irakaslea eta espainiera-arloko burua da Open Universityn (Erresuma Batua). Honako hauek dituzte ardatz bere azken ikerketek eta argitalpenek: espainieraren irakaskuntzari aplikatutako soziolinguistika, irakasleen prestakuntza eta urruneko eta online irakaskuntza. Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Elkarteko (ASELE) presidenteordea da, Journal of Spanish Language Teaching aldizkariko aipamenen argitaratzailea eta Erresuma Batuko eta Irlandako Hispanisten Elkarteko (AHGBI) idazkaria.

Javier Muñoz-Basols Beatriz Galindo senior ikertzailea da Sevillako Unibertsitatean (Espainia), eta Honorary Faculty Research Fellow ikertzailea Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Portal de lingüística hispánica atariko ikertzaile nagusia da, eta COMUN-ES Humanitate Digitalen proiektuko ikertzailekide nagusia. Journal of Spanish Language Teaching aldizkariaren sortzaileetako bat eta editoreburua da, Cervantes Institutuko patronatuko kidea, Espainieraren Ipar Amerikako Akademiako (ANLE) kidea eta Espainiera Atzerriko Hizkuntza gisa Irakasteko Elkarteko (ASELE) presidentea.

Beste eduki interesgarriak

Itzulpen Saila 58 azala

Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakiaren aurkezpena

Javier Muñoz-Basols, Mara Fuertes Gutiérrez eta Luis Cerezo editoreen "Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)" liburua itzuli du aurten HABEk Itzulpen Saila bildumako 58. zenbakian. Liburua aurkezteko antolatu dugun ekitaldiaren ondoren, hitzaldia emango dute Javier Muñoz-Basols eta Mara Fuertes Gutiérrez editoreek. • Eguna: 2024ko urtarrilaren 26a, ostirala. • Ordua: 12:00etatik 13:30era. • Lekua: Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaritza. Andia kalea 13, behea, Donostia. Ekitaldi-aretoa.