Irakasbil
Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Irakasleen gaitasun digitalaren erreferentzia markoa
- Foroak
- Sortua: 2015(e)ko urriak 5
- Bisitak: 753
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
IKTen erabilera orokortu eta areagotu egin da gizartean, eta zenbait aldaketa ekarri ditu hainbat eta hainbat jarduera bideratzeko orduan. Ibilbide horretan, Hezkuntza eta Prestakuntza ez dira salbuespen izan.
IKTen bidezko komunikazio sinkronoa euskara-ikasleekin
- Argitalpenak
- Sortua: 2015(e)ko irailak 24
- Bisitak: 1602
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideokonferentzia bidez ematen ditugun saioak, WebEx Meetings1 erabiliz esaterako, edo Skype2 baliatuta, urrun, lanpetuta edo haien ordutegia antolatzeko arazoak dituzten ikasleen egoera konpontzeko bidea baino gehiago dira. Irakasleen gaitasun digitalei esker, eskolak emateko modua gaur egunera molda dezakegu, ahaztu gabe aurrez aurreko eskolen osagarri izan daitezkeela.
Artikulu honetan, eskola hauen ezaugarrien, ohiko arazoen, eta irakasleen zereginen eta rolaren azterketa egin ez ezik, geure eskarmentuaren araberako zenbait ondorio ere azalduko ditugu.
Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera
- Argitalpenak
- Sortua: 2015(e)ko irailak 24
- Bisitak: 4079
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 1
Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio- gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira.
Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean.
Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.
Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntzaren historiari
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 19
- Bisitak: 933
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta ugariagoak dira ordenagailuak, gero eta indartsuagoak. Eta, gero eta gaitasun handiagoa dute datuak biltzeko unitateek, CD-ROMak esaterako. Baliabide guztiak bateratzen dituzten tresna bihurtu dira jada. Horrela, irudia, argazkia eta hotsa batera ekarriz, multimedia izena eman zaie komertzioaren munduan eta, artikuluan zehar ikusiko dugunez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia izena beharko luketen komunikabide bilakatu dira.
Internet eta hizkuntzen irakaskuntza
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 855
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Internet sareak ia hogeita hamar urte ditu, izen bat baino gehiagorekin bada ere. Gerra hotzaren garaian sortu zen. Hain menta handian dagoen Internet zer den, zer-nolako baliabideak dituen eta horietaz nola balia gintezkeen hizkuntzen irakaskuntzan aztertzen du artikulu honek.
Baliabide teknologikoen erabilera hizkuntzen ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1997(e)ko abuztuak 18
- Bisitak: 1344
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Gero eta garrantzi handiagoa dute informazio eta komunikazioko teknologiek gure gizartean, eta hala berean hezkuntzan ere.
XXI. mendearen atarian hizkuntzen ikasgeletan teknologia berrien erabilera aintzat ez hartzea lehenean ainguratuta geratzearen pareko litzateke eta ez ginateke aurreratuko ikasle-irakasleoi bizitzea egokitu zaigun teknologi aroak agintzen duen martxan.
Hiztegia ikasi bideoaren bitartez
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 17
- Bisitak: 1161
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen xedea da berez bigarren hizkuntzaren (H2) irakaskuntzarako asmatu ez diren bideoez baliatuz hiztegia irakasteko ariketa batzuk nola prestatu azaltzea. Jakina, gure asmoa ez da irakasleek gure bideoak eta ariketak erabil ditzaten; aitzitik, bideo-aurkezpen sortzaileak garatzera sustatzea eta, era zabalago batean, irakasleak maila guztietan horrela irakastera bultzetzea.
Zeure ikasleak bideoz hartzen
- Didakteka
- Sortua: 1996(e)ko abuztuak 5
- Bisitak: 969
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Guk, hizkuntz irakasleok, geure irakaskuntzan zerbait aldatzeko aukera bagenu, askok esango genuke ikasleek hobeto hitz egitea nahi dugula. Ideiak adierazteko gauza izan daitezela, ari daitezela lasai solasean, besteek aisa ulertzeko moduan eta berek ere uler dezatela guztia solasaldian parte hartzeko gisan; hots, komunikatzen jakin dezatela. Horixe da helburu nagusia bideo-kamerarekin ari garenean. Etekin handia atera diezaiokezu kamerari helduen irakaskuntzan bezala umeenean ere, bai bigarren hizkuntza bai hizkuntza arrotza irakasterakoan.







