Gainbegirada bat ordenagailuaz baliaturiko hizkuntz irakaskuntzaren historiari

Argitaratua: asteartea, 1997(e)ko abuztuaren 19(e)an, 10:15(e)tan
bestelako lankidetzak

Gero eta ugariagoak dira ordenagailuak, gero eta indartsuagoak. Eta, gero eta gaitasun handiagoa dute datuak biltzeko unitateek, CD-ROMak esaterako. Baliabide guztiak bateratzen dituzten tresna bihurtu dira jada. Horrela, irudia, argazkia eta hotsa batera ekarriz, multimedia izena eman zaie komertzioaren munduan eta, artikuluan zehar ikusiko dugu­nez, historiaren haritik, hipermedia edo elkarreraginezko multimedia ize­na beharko luketen komunikabide bilakatu dira.