Teknologia
Teknologia
- Atala:
- Irakasbil kudeaketa
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
"Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024"
- Didakteka
- Sortua: 22 March 2022
- Bisitak: 860
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
“Euskararen ingurune digitala. Gomendioak 2021-2024" dokumentua aurkeztu zuten otsailaren 21ean Hizkuntza Politikarako Sailburuorde den Miren Dobaranek eta Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziko buru Maite Goñik. Hizkuntza-plangintzan edota normalizazioan lanean ari direnak izan ziren aurkepenaren hartzaile nagusiak; hala ere, geure esparruko baliagarriak izan daitezkeen hainbat kontu aipatu ziren, dokumentuan bertan bezalaxe.
1210 - Portfolio digitala, ikasketa autonomorako tresna
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 22 April 2022
- Bisitak: 1619
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
"Portfolio digitala" ikastaroak ikas-irakaskuntzako gaitasun digitala garatzen eta hobetzen lagunduko du. Ikastaroak, batez ere, gaitasun digitalari dagozkion ondorengo alorrak landuko ditu: Informazioa, informazio alfabetatzea eta datuen tratamendua, Komunikazioa eta lankidetza, Eduki digitalaren sorkuntza eta Arazoen ebazpena.
Frantsesezko portefeuille hitzetik eratorria, portfolioa eskuzorro moduko bat da, paperak, dokumentuak, liburuak eta antzeko gauzak eramateko erabiltzen dena. Azken batean, pertsona baten ibilbidea edo jarduna erakusten duten lanen bilduma bat.
Hezkuntza-testuinguruetan, portfolioa ikasleari irakaskuntzan egiten dituen ahaleginak eta emaitzak modu objektiboan dokumentatzeko eta erakusteko aukera ematen dion tresna da. Bertan, ikasleak, hausnarketa-prozesu baten bidez, jardueren kantitatea eta kalitatea deskribatzeko eta aztertzeko modua dauka, eta bere ondorioak babesten ditu dokumentu eta materialekin.
Azken urteotan, portfolio digitalak interes handia piztu du hezkuntza-teknologiaren arloan. Portfolio digital edo ePortfolio gisa izendatu ohi dira literaturan.
Ikastaro honetan, portfolioa irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako metodologia gisa aztertuko dugu, ikasleak portfolio digitalak gara ditzan tresna irekiak ezagutuko ditugu eta Moodle plataforman oinarritutako irakaskuntzarako portfolio digitala osatuko dugu; betiere, ikaslea bere ikaskuntza-ibilbidearen jabe bihurtzeko ahaleginean emaitza didaktiko hobeak lortzeko.
1208 - Cómo utilizar las TIC y los medios audiovisuales para la práctica de la competencia oral.
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 22 April 2022
- Bisitak: 1451
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikastaro hau ikasgelan ahozko gaitasuna lantzeko jarduerak diseinatu eta horretarako estrategia didaktikoak garatu nahi dituzten euskara-irakasleei eta arduradun akademikoei zuzenduta dago, arreta berezia eskainiz ikus-entzunezkoek eta IKTek eskaintzen dizkiguten aukerei, haien praktika- eta ikaskuntza-aukerak zabaltzeko. Metodologia aktibo batetik abiatuta, modu praktikoan erantzungo diegu honako galdera hauei: zer ezaugarri ditu kalitatezko ahozko adierazpen- edo elkarreragin-jarduera batek? Zer jarduera-mota proposa dezakegu? Zer IKT baliabide ditut eskura? Nola ebaluatu eta feedbacka eskaini?
***
El presente curso está dirigido a docentes de euskera y responsables académicos que quieren aprender a diseñar actividades para trabajar la competencia oral en el aula de idiomas prestando especial atención a las TIC y a los medios audiovisuales para ampliar las posibilidades de su práctica y aprendizaje. A partir de una metodología activa responderemos de una manera práctica a preguntas como ¿qué caracteriza una actividad de expresión o de interacción oral de calidad? ¿Qué tipo de actividades podemos proponer? ¿Qué recursos TIC tengo a mi disposición? ¿Cómo podemos evaluar y ofrecer feedback?
partekatu.com: euskara hasieratik ikasteko webgunea
- Didakteka
- Sortua: 22 November 2021
- Bisitak: 1827
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Euskara hasiera-hasieratik ikasteko atari berri bat jaio da: “partekatu.com”. Bertan edonork oinarrizko euskara-edukiak ikasi ahal izango ditu artikulu erraz eta bisualen bitartez.
"HABE azterketak" aplikazioa
- Didakteka
- Sortua: 4 November 2021
- Bisitak: 1561
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Bai&by Fundazioak "HABE azterketak" izeneko aplikazioa aurkeztu berri du. Aplikazioa euskara ziurtagiriak atera nahi dituzten ikasleei zuzenduta dago eta doakoa da. Ikasleak lau trebetasunetan trebatzea du helburu, baina autodiagnostikoa egiteko aukera eskainiz. Aplikazioa une honetan ikasleei zuzenduta dago, eta berak baino ezin du bistaratu bere e-posta eta pasahitzarekin. Dena dela, etorkizunean, litekeena da garapenen bat egitea irakasleok, ikasleen baimenarekin, taldearen diagnostikoa egiteko.
1197 - Competencia digital docente. Enseñar a aprender en entornos online (bideo-laburpena)
- Bideoteka
- Sortua: 18 October 2021
- Bisitak: 1072
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Emojiak eta emotikonoak
- Didakteka
- Sortua: 11 August 2021
- Bisitak: 1774
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 1
Azken asteotan emojien eta emotikonoen gaia aipatzen duten bi testurekin egin dut topo Interneten. Ez dakit kasualitate kontu hutsa besterik izan ez den, baina gaiari buruz bila hasteko bidea eman dit. Hala, eguneroko gure jardunerako izan dezakete erabilerarik sarrera honetan aipatutako edukiek.
H16-21 - Teknologiak eta gaitasun digitalak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gakoak. Ikastaroaren aurkezpeneko bideoak
- Prestakuntza-jarduerak
- Sortua: 26 July 2021
- Bisitak: 904
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Uztailaren 12, 13 eta 14an HABEk EHUrekin elkarlanean antolatutako "H16-21 - Teknologiak eta gaitasun digitalak hizkuntzen ikas-irakaskuntzan: elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gakoak" ikastaroa burutu zen.
Lehen eguneko aurkezpenean, besteak beste, Jokin Azkue HABEren zuzendari nagusiak eta Iñaki Murua ikastaroaren zuzendariak hartu zuten hitza.
Bideo banatan bildu ditugu bien aurkezpenak (erantsitako dokumentuan, Jokin Azkueren hitzak).