Itzulpen Saila
Itzulpen Saila
- Atala:
Eztabaida erabilgarriak
- Argitalpenak
- Sortua: 13 December 1986
- Bisitak: 1199
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honetan ingelesa hizkuntza arrotz bezala irakastearen aspektu konkretu bat tratatzen da: jariotasunaren praktika. Hizkuntza modu sortzailean, azarritasunez eta era pertsonal batean erabiliz, ikasleak ikasgelan hitz egitera bultzatu ahal izateko zenbait bide iradokitzen du. Erabilera hori bideratzeko bitartekoari eztabaida deitzen zaio, hitz hori oso zentzu zabalean hartuz.
Hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntza
- Argitalpenak
- Sortua: 12 November 1986
- Bisitak: 1114
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza arrotzen eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntzari buruz zenbait ikerketa egin berri dira; ikerketa horietatik sortu diren ideia eta aurkikunde batzuei buruzko sarrera da liburu hau. Liburua idazterakoan, bereziki irakaskuntzan lagungarri gerta dakizkigukeen alderdiak lantzen saiatu naiz.
Irakaskuntza eta ikaskuntza-ren arteko ezberdintasunak ez du esplikazio beharrik: lehena irakasleak garatzen du eta bigarrena ikasleak. Harrigarria da, hortaz, orain dela gutxi esan dezakegu -1970. urtearen hamarkadaren hasieran- ezberdintasun horrek hizkuntz irakaskuntzaren zirkuluetan zer nolako interesa sortu duen.
Hizkuntz irakaskuntza komunikatiboa
- Argitalpenak
- Sortua: 12 September 1986
- Bisitak: 1109
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honen helburua praktikoa da: irakasleei beren tekniken errepertorioa zabaltzen laguntzea, hizkuntza arrotz batean trebekiago komunikatzeko, ikasleak gaitu ahal izan ditzaten. Liburuaren asmoa ez da hizkuntza arrotzaren irakaskuntzarako lehen sarrera bat izatea. Suposatu dut irakurleak ezagutzen dituela dagoeneko hizkuntza arrotz baten egiturak irakasteko oinarrizko teknikak, hala nola, hizkuntza berria egoera bidez aurkeztea, galdera- erantzunezko ariketak gidatzea edota ahozko ariketak erabiltzea.
Hizkuntza arrotzetako hutsegiteak zuzentzeko teknikak
- Argitalpenak
- Sortua: 14 December 1985
- Bisitak: 1250
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Arras aldatu dira azkeneko hogei urteotan ikasleek hizkuntza arrotzean egiten dituzten hutsegiteei buruz ikerleek eta irakasleek dituzten jarrerak. Garai bateko aho-belarrizko metodoetako errepika- ariketa arretatsu (eta askotan aspergarri ere ziren) haien helburua ahaleginean hutsegiteak saihestea zen. Orain, ordea, joera kognitiboak hartu du metodo haien lekua eta, ondorioz, ariketa komunikatibo gehiago egiten da. Joera honek hutsegiteak ezinbestekotzat dauzka eta, agian, ikaskuntzako estrategien barman sartu beharrezkotzat ere bai
Irakasleen prestakuntza hizkuntzen irakaskuntza berrian
- Argitalpenak
- Sortua: 14 October 1985
- Bisitak: 1141
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oraingo honetan taldelan bat burutu dute egileek, bakoitzaren benetako neurri oso-osoan burutu ere. Leku askotan ibiliz jasotako irakasle-esperientziaz aberasturik, alor askotariko ikerketari izateak berekin dakarren kultura transdisziplinarraz baliatuz, obra ondo osatu eta originala damaigute. Horrela, lan hau probetxugarri izango zaie: 1) Bere ezaupideak zabal-sakondu eta bere lanbidea autonomiaz prestatu nahi duen ikasleari;eta 2) beren praktika sakondu nahi duten edo beren hezkuntza osatu edo norabide berrietara eraman nahi duten irakasleei.
Arrazoi askorengatik eredu den lan hau ondo orraztutako emaitza bezala azaldu zaigu, iturrien aniztasuna gaindituz; izan ere, taldeko ikerketaldi batetik jaioa baita, berez ikasketaz kanpo dauden lanez moldatua eta hainbat eta hainbat eragin jasana.
Bideoa hizkuntzen irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 11 July 1985
- Bisitak: 1386
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Irakaskuntzan erabiltzen diren lagungarri guztiak, beren alde onak badituzte ere, arriskutsu izan daitezke, gehiegi edo gaizki erabiliz gero. Adibidez, programagile edo irakaslea gehiegikerian eror daiteke, bideoa benetako irakaskuntzarako baino gehiago ikasleak kontrolpetzeko erabiltzen badu. Ikasleei bideoa atsegin zaie, batez ere hasieran, halako jostailu-kutsua duelako, eta ikasleak isilik eta aski pozik egoten dira horri begira; besterik da ikasten duten ala ez. Denok egon gara noizbait begiak zabal-zabalik telesaio zoro bati begira, programa gozatu gabe baina telebista itzaltzeko alferrez. Gauza bera gerta daiteke ikasgelan bideo-gailuarekin. Gaizki edo gehiegi erabiliko dugu, edo biak batera, beste bide sinpleagoen laguntza besterik eskatzen ez duten lanetarako bideoaz baliatzen garenean.
Nola ezagutu bigarren hizkuntza ikasten ari den helduaren beharrak
- Argitalpenak
- Sortua: 8 November 1984
- Bisitak: 1181
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Unitate metagarrizko hizkuntza bizien sistema bati eragiteko, Europako Kontseiluko Kulturarako Lankidetza Kontseiluak aditu talde bati enkargatu zion lan baten programaren barruan sartzen da azterketa hau. Sistema hau ikasle helduarengan ardazturik egoteak zera dakar ondorio bezala: proiektua burutzeko, nahitaezean aztertu, probatu eta aplikatu beharrekoak gertatzen direla, alde batetik, ikasleak bere beharrak ezagutzeko bideak eta, bestetik, irakaskuntza prozesuan behar horiek kontuan hartzea.
Hizketarako jokoak
- Argitalpenak
- Sortua: 8 July 1984
- Bisitak: 992
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Jokoak bi zatitan banaturik daude: Lehenengoan, inguruaren, bestearen eta norberaren aurkikuntza sustatzen da, taldearen sortzea helburu duten elkarrenganako harremanen bidez; taldean denen eta bakoitzaren nortasuna argitaratzen baita, gorputz adierazpenaren eta hizkuntzaren etengabeko ariketez, batak derrigorrean bestearen beharrik ez badu ere. Bigarrenean, Hitzari bide emate-alorrean , hizkuntzalari eta psikologoek azaldu dituzten hizkuntza norberaganatzeko funtzioak kontutan hartzen dira. Aintzinean pertzeptzioa. Hau da, gure aburuz, entzumena, pertzeptzio-guneei eta egitura berriei egokitzeko prozesuak aldi berean garatuko dituena. Era berean, ikastaldea egituratuko da talde gogotsuaren gorputz mugimendu, erritmo eta keinuen bidez. Izan ere, hitz egiteko entzutea beharrezkoa da: Lehenengo etapa hau, nahitaezkoa izanik ere, ez du gizonak berezkoa