Joko eta ekintza komunikatiboak hizkuntz klasean

Argitaratua: Saturday, 13 December 1986, 12:45 PM
Itzulpen Saila 12

Lan hau irakaskuntza ertainetan eta helduen irakaskuntzan ahozko adierazpena, eta zenbaitetan idatzizkoa, errazteko teknika eta ekintzen lanketa, esperimentazio eta praktikaren bilduma da. Frantsesa bigarren hizkuntza eta hizkuntza arrotz gisa irakasten aritzen direnei ekintza eta teknika hauek erabiltzeko gogoa sortu nahi genieke, beren publikoari eta irakaskuntzako beharrei egokituz.

Gure ikasleak Frantzian edo beren herrian (frankofonoekiko harremanetan) izango dituzten komunikazio-egoeretako arazoei aurre emateko trebatzea nahi baldin badugu, beharrezko da, haien mesedetan, entrenamendu baliagarri eta suspergarria emango dieten egoerak sortzea. Eta hori ikasgelako esparru estu eta artifizialean. Horra, bada, gure helburua.

Azpimarratzekoa da:

      • liburu honetakoak ez direla eskolako ariketak, emaitza zehatz bakarra emango duten horietakoak,
      • ez direla ikasle bakoitzari neurtu edo kalifikatuko zaizkion ariketak,
      • gehienetan taldekako eta klase osoaren lana dela.

Garrantzi handia du, beraz, klasean askatasuna eta elkarrekiko konfiantza-giroa sortzeak, lehiakeriarik gabekoa, ahalik eta komunikazio egokienean elkarrizketa eta harremanak errazteko.

HABEren liburutegian