Itzulpen Saila
Itzulpen Saila
- Atala:
Planteamendu lexikala: ELTren egoera eta etorkizunerako proposamena.
- Argitalpenak
- Sortua: 7 December 2001
- Bisitak: 1144
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honetan bi gai jorratuko dira. Lehendabizi, lexikoaren izaera eta betekizuna ebaluatuko dira, eta item lexikalak hizkuntzako unitatetzat hartzeak (berbak eta egiturak hartu beharrean) dauzkan inplikazioak. Hizkuntzaren izaera lexikala eta horrek hizkuntz pedagogiarako dauzkan ondorioak ebaluatuko dira. Bigarrenik, gaur egungo hizkuntz irakaskuntzari emango zaio gainbegirada. Zehatzago esanda, ohiko materialen eta metodologia ortodoxoaren ezaugarri asko ebaluatuko dira, eta antzematen zaizkien hutsune larriak erakutsiko dira.
Estrategiak bigarren hizkuntza baten irakaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 22 December 2000
- Bisitak: 1148
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Azken urte hauetan asko aberastu dute bigarren hizkuntza edo hizkuntza arrotzen irakaskuntza ikas-estrategiei buruz egindako ikerketen datuek. Ikerketa horiei esker hobeto ezagutzen dugu ikaslearen eginkizuna eta bigarren hizkuntza baten ikas-prozesuan parte duten eragile kognitibo eta afektiboen garrantzi erlatiboa.
Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa
- Argitalpenak
- Sortua: 22 December 1999
- Bisitak: 1222
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ataza komunikatiboaren helburua da xede-hizkuntzako benetako komunikazioa sustatzea. Testu askok horrelako atazak dituzte bere barnean. Badira, era berean, ataza sortzailez jositako baliabide-liburuak. Horrelako atazak, ordea, ziklo metodologiko baten amaieran erabiltzen dira, zikloaren baitan baino gehiago, edo bestela mintzamenari buruzko ikasgai berezietarako oinarri izaten dira.
ELT curriculuma: diseinua, berrikuntza eta gestioa
- Argitalpenak
- Sortua: 23 December 1998
- Bisitak: 1057
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu hau idatzi dudan moduan idatzi baldin badut, zeragatik izan da, gero eta jabetuago nagoelako hizkuntz syllabus berri bat garatu eta plazaratu gura duen edozeini sortzen zaizkion arazoak ez direla edukiari dagozkion kontuak, ezta nagusiki ere. "Iraultza" nozional/funtzionalaren ondorioz, 1970etan kezka handia sortu zen syllabusen edukiaren inguruan, baina horrek ez zituen ezertan ere aldatu syllabus berri bat abian jarri gura duenak aurrean aurkitzen dituen arazo gehienak. Arazo horiek normalean ez dute zerikusirik izaten syllabus edo curriculum aldaketen oinarri teorikoarekin, ez eta aldaketen edukiarekin ere. Aitzitik, hezkuntzaren gaineko ideiekin izaten dute zerikusia, bai eta jendearekin eta erakundeekin ere. Labur esanda, hezkuntzari eta gestioari dagozkion kontuak izaten dira.
Hiztegia hizkuntza arrotzen ikaskuntzan
- Argitalpenak
- Sortua: 22 June 1998
- Bisitak: 1142
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Liburu honen helburua da hizkuntza arrotzen ikaskuntzan hiztegiak duen lekuaz gogoetak egitea. Izan ere, gai hori luzaroan zalantzarik gabeko eta bistakoa (bistakoa zelako zalantzarik gabeko) izan bada ere, berriro aztertu beharrekoa da. Joanak dira, hizkuntzalaritzan, “hitz bat hitz bat besterik ez da” xalo-xalo esan zitekeen garaiak, eta hizkuntza ez da jada egitura sintaktiko edo fonologiko huts bat. Garai hartan, hizkuntza arrotzen didaktikan, hitza bigarren mailaratua zegoen; irakasle-ikasleak konturatu dira, ordea, berriro ere, hizkuntzaz benetan baliatzeko, hiztegi-ezagutza zabalak behar direla.
Hizkuntz normalizazioari buruz esaten ez dena
- Argitalpenak
- Sortua: 11 October 1996
- Bisitak: 997
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Katalanaren ezagutza eta erabilera Katalunian euskararenak Euskadin baino zabalagoak diren arreo, ezin ukatu gauza askotan direla bi hizkuntza horien egoerak elkarren pareko: historian, jazarpen politikoa; lege aldetik, oraindik ere batere laguntzen ez duen egoera; gizartean, hizkuntz komunitate beretik etorritako inmigrazio handia; lurrez, hainbat administrazioren artean banatutako hizkuntzak izatea, etab. Amankomuneko egoera hauen, eta beste batzuen kariaz, ez da hain desberdina leku bateko eta besteko egoera.
Beraz, etengabe aritu beharko genuke esperientzien berri elkarri ematen, batzuen eta besteen hizkuntz normalizazio-prozesuak aberasteko. Horregatik, irakurle euskaldunak jakingo du, liburu honetan, Kataluniako "bereziak" dei ditzakegun ñabardurak alde batera utzi eta euskararen egoeran erreferentzia izan daitezkeen beste gai globalagoei heltzen.
Hizkuntzak irakasteko metodologia
- Argitalpenak
- Sortua: 26 December 1995
- Bisitak: 1032
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bigarren hizkuntzako irakasleak hezitze-lanetan sartu nintzenean, 70. hamarkadan, harrituta geratu nintzen. Izan ere, hizkuntz ikasgeletan gertatu behar zenaz metodologistek emandako azalpen-arauetatik, nik neuk irakasten nueneko eskoletan eta nik behatutako beste talde batzuetan zinez gertatzen zenera, itzelezko aldea zen. 70. hamarkadan eta 80. hamarkadaren hasieran metodoei buruzko ardura handia zegoen, eta metodo egokia aurkitzea zen arretagunea
Irakurketa hizkuntzen irakaskuntzan. Gogoeta batzuk.
- Argitalpenak
- Sortua: 13 December 1994
- Bisitak: 1086
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oso ekintza korapilatsua da irakurtzea; tartean dira irakurlea, testua, eta, jakina, irakurlearen eta testuaren arteko elkarreragina. Alderdi horiek guztiak jarriko dizkigu aurrean Claudette Cornaire-k, Ottawa-ko Unibertsitatean frantsesa bigarren hizkuntza irakasten duen andereak. Liburu honek, bere luze-zabalerari, irakurtzeak hizkuntza bigarren eta arrotzen didaktikan dituen lekua eta egitekoa arakatu nahi ditu, lehenengo aldiz arakatu ere.