Irakasbil
Irakasten
Irakasten dokumentuak
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Bideoaren erabilera hizkuntz klasean
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1191
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Bideoaz baliatzeko aukera duen hizkuntz irakasleak hizkuntza bere ikasleei giro bizi-bizian azaltzeko egokiera ezin hobea dauka. Bideoaren bitartez hizkuntza horri dagokion mundua jar diezaieke begien aurrean. Horrela , izan ere. ikasi dituzten hitzak eta esaldiak dagokien modu eta testuinguruan entzuteaz gain, hizketarekin eta esanahiarekin hain loturik dauden aurpegiko keinuak eta gorputz eta eskuen mugimenduak ere ikusiko baitituzte.
ldaztrebetasunak lantzeko bi teknika
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1241
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Paragrafoak edo pasarte luzeagoak idazteko beharrezkoak diren trebetasunetako batzuzjabetzen ikasleei laguntzeko erabilgarriak gertatu zaizkidan bi teknika deskribatu nahi nituzke.
Satorra irratia proiektua
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1111
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Txosten hau duela bi ur te idatzi zuen Pablo Garaikoetxea ikastetxeko irakasle-talde batek. Berandu heldu bazaigu ere, argitaratzeko erabakia har tu dugu oraindik ere gaurkotasuna baduelako, alde batetik, eta, bestetik, ikastetxe honek ilusioz egin duena besterentzat ere akuilagarri izan daitekeelakoan .
Ariketa komunikatiboak: zenbait ideia
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1376
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lradokizun eta ideia «berri» batzuk besterik ez ditu behar askotan irakasleak bere sormena martxan mantentzeko. Horrela bere eginkizunak kalte edo etenik izan ez dezan. Bestetan, berriz, ideia horiek probetxugarri gerta dakizkioke mila arrazoirengatik atzeratuta edo geratuta gelditu den irakasleari.
Lan honetan aurkezten ditudan ideiak helburu horiek lortzeko bide gerta daitekeelakoan nago. Hauen gisako ideiak han-hemenka entzun eta irakurtzeko egokiera izango du irakasleak. Horregatik jarri dut 'berri hitza komatxoen artean hasieran, zeren zerbaiten berri izateak ez baitu esan nahi hori berria denik.
8.urratsean lexiko teknikoa lantzen
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1162
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Uneon, euskaldungintzarako eskuartean darabilgun materiala oparoa da, batik bat lehen urratsetan. Hor ditugu, beste askoren artean, AEK eta HABEko talde didaktikoek eman dizkigutenak: HABEren Euskalduntzearen A Mailarako Langaiak , lehen lau urratsetakoak ,edota AEKk hamar ziklotarako prestatu digun material berri-berria. AIZU eta HABE aldizkariek ere emari joriak argitaratzen dizkigute epeka-epeka. Lehen, orain dela hamar urte edo, klaseetarako langaiak sortzen izaten genuen nahikoa lan; egun, berriz, materiala aukeratzen izan ohi dugu lana. Orain hamar urtetik gaur egunera, franko aurreratu dugu; badago alde ederrik.
Sorgin-seinalea
- Didakteka
- Sortua: 1986(e)ko apirilak 8
- Bisitak: 1242
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ondorengo orri hauek aurkezterakoan zera hau adierazi nahi nuke hasiera batetik: ez direla inolako teorizazioren oihartzun, eguneroko ekitaldi murritzaren isla Sorgin Seinalea nire ikasgelarako material baliagarritzat jo nuenean, honako zioak izan ziren horretara bultzatu nindutenak: a) OHOko 6. mailan «B» eredu aurreratu eta serios batetarako jadanik programatu eta balioztaturiko material baten eza: maila eta eredu horretan euskara irakasgai gisa emateko ez baitago oraindaino, nik dakidanez behintzat, beste tokitan aurretik egin den programaziorik. B) Edukiak nolabait «D» eredu arrunt baten parean edota «A» aurreratu batenean kokatzeko aukera izanik ere, uste nuen merkatuan dauden metodologien artean ez zegoela eduki horiek ikasketa saio interesgarrietan sar zitekeen irakurgai normalizaturik.
Gure mundutxoa 9
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1375
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
EGArako langaiak. lrakaslearen liburuak
Euskalduntzearen lehen lau urratsetarako sei langai berri kalean
Bizkaiko Euskaltegi libreentzat euskalduntze ikastaroa Bilbon
EGA ikastaroa
lrakasle berrien prestaketarako ikastaroa
lrakurmenari eta mintzamenari buruzko ikastaroak
V Jornadas de didáctica per a professors de catalá pera adults
SEAL-n Batzarrea
Bideoa eta mikroprozesadorea
Multimediazko sistemak eta hizkuntza bat berau agiten den herrialdean ikasten arl den helduaren integrazio soziokulturala
Programen diseinua: teoriatik praktikara igarotzeko zenbait arazo
- Didakteka
- Sortua: 1985(e)ko abenduak 15
- Bisitak: 1076
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
ZUTABEren azken alean hizkuntz irakaskuntza formaren inguruan antolatzea baino esanahiaren inguruan antolatzea onuragarriagoa dela pentsarazten duen zenbait arrazoi azaldu zuen David Wilkins-ek. Ikastalde jakin batentzat sillabusa antolatzerakoan semantikaren aldetik jotzen denean sortzen diren arazo batzuk aztertu nahi ditut oraingoan.







