Sorgin-seinalea

Argitaratua: asteartea, 1986(e)ko apirilaren 8(e)an, 10:10(e)tan
Bestelako lankidetzak

Ondorengo orri hauek aurkezterakoan zera hau adierazi nahi nuke hasera batetik: ez direla inolako teorizazioren oihartzun, eguneroko ekitaldi murritzaren isla Sorgin Seinalea nire ikasgelarako material baliagarritzat jo nuenean, honako zioak izan ziren horretara bultzatu nindutenak: a)  OHOko 6. mailan «B» eredu aurreratu eta serios batetarako jadanik programatu eta balioztaturiko material baten eza: maila eta eredu horretan euskara irakasgai gisa emateko ez baitago oraindaino, nik dakidanez behintzat, beste tokitan aurretik egin den programaziorik. B) Edukiak nolabait «D» eredu arrunt baten parean edota «A» aurreratu batenean kokatzeko aukera izanik ere, uste nuen merkatuan dauden metodologien artean ez zegoela eduki horiek ikasketa saio interesgarrietan sar zitekeen irakurgai normalizaturik.