8.urratsean lexiko teknikoa lantzen

Argitaratua: asteartea, 1986(e)ko apirilaren 8(e)an, 10:35(e)tan
Gure iturrietatik

Uneon, euskaldungintzarako eskuartean darabilgun materiala oparoa da, batik bat lehen urratsetan. Hor ditugu, beste askoren artean, AEK eta HABEko talde didaktikoek eman dizkigutenak: HABEren Euskalduntzearen A Mailarako Langaiak , lehen lau urratsetakoak ,edota AEKk hamar ziklotarako prestatu digun material berri-berria. AIZU eta HABE aldizkariek ere emari joriak argitaratzen dizkigute epeka-epeka. Lehen, orain dela hamar urte edo, klaseetarako langaiak sortzen izaten genuen nahikoa lan; egun, berriz, materiala aukeratzen izan ohi dugu lana. Orain hamar urtetik gaur egunera, franko aurreratu dugu; badago alde ederrik.