Bideoaren erabilera hizkuntz klasean

Argitaratua: asteartea, 1986(e)ko apirilaren 8(e)an, 11:05(e)tan
Bestelako lankidetzak

Bideoaz baliatzeko aukera duen hizkuntz irakasleak hizkuntza bere ikasleei giro bizi-bizian azaltzeko egokiera ezin hobea dauka. Bideoaren bitartez hizkuntza horri dagokion mundua jar diezaieke begien aurrean. Horrela , izan ere. ikasi dituzten hitzak eta esaldiak dagokien modu eta testuinguruan entzuteaz gain, hizketarekin eta esanahiarekin hain loturik dauden aurpegiko keinuak eta gorputz eta eskuen mugimenduak ere ikusiko baitituzte.