Irakasbil
Ikasturtearen hasiera-ekitaldiak
Ikasturtearen hasiera-ekitaldiak
- Atala:
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
2026/27 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "La adquisición del léxico: datos psicolingüísticos para el aula de segundas lenguas" (Mª Carmen Horno Chéliz)
- Bideoteka
- Creado: 2 de octubre de 2026
- Visitas: 475
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
2026-27 ikasturteko hasiera-ekitaldian, Mª Carmen Horno Chéliz-ek hizkuntzen irakaskuntzarako oso interesgarriak diren ekarpenak egin zituen psikolinguistikaren ikuspegitik.
2026/2027 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko bideoak
- Bideoteka
- Creado: 1 de octubre de 2026
- Visitas: 239
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
2026ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna Jauregian 2026/2027 ikasturte akademikoari hasiera eman zitzaion. Jarraian, ekitaldian parte hartu zuten HABEren zuzendari Jokin Azkue, euskaltegi publikoetako ordezkari Joseba Urriz, herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Idoia Goñi eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Aitor Aldasororen hitzaldiak.
2025/2026 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: pedagogia inklusiboa (Naiara Berasategi Santxo)
- Bideoteka
- Creado: 8 de octubre de 2025
- Visitas: 89
- Comentarios: 0
- Favoritos: 0
2025/2026 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldian, "Pedagogia inklusiboa" izeneko hitzaldia eman zuen Naiara Berasategi EHUko irakasleak. Bideo honetan, hitzaldi osoa duzu eskura.
2025/2026 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko bideoak
- Bideoteka
- Creado: 7 de octubre de 2025
- Visitas: 904
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
HABEren zuzendari Jokin Azkuek eman zion hasiera 2025/2026 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiari. Segidan, euskaltegi publikoetako ordezkari Karmele Agirregabiriak eta herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Aize Otañok hartu zuten hitza, hurrenez hurren. Ondoren, Aitor Aldasoro Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordeak hitz egin zuen, eta, bukatzeko, "Pedagogia inklusiboa" izeneko hitzaldia eman zuen Naiara Berasategi EHUko irakasleak.
2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente"
- Bideoteka
- Creado: 8 de noviembre de 2024
- Visitas: 771
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
2024/2025 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" izeneko hitzaldian, hezkuntza-erakundeek eskolako emaitzak eta ekintzen kalitatea hobetu nahi badituzte, curriculumaren, antolakuntzaren eta irakasleen garapena elkarri lotuta aztertzea ezinbestekoa dela adierazi zuen Joaquín Gairínek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan pedagogian katedradunak. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
2024/2025 ikasturtearen irekiera-ekitaldia: bideoak eta material osagarria
- Bideoteka
- Creado: 27 de septiembre de 2024
- Visitas: 1355
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
HABEren zuzendari Jokin Azkuek eman zion hasiera 2024/2025 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiari. Segidan, euskaltegi publikoetako ordezkari Joseba Urrizek eta herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Rakel Larrazabalek hartu zuten hitza, hurrenez hurren. Ondoren, Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hitz egin zuen, eta, bukatzeko, "La mejora en las organizaciones educativas. Profesionales y organizaciones que aprenden permanentemente" izeneko hitzaldia eman zuen Joaquin Gairín pedagogian katedradunak.
2023/2024 ikasturtearen irekiera-ekitaldiko hitzaldia: "Ahoskeraren lanketa didaktikoa"
- Bideoteka
- Creado: 24 de septiembre de 2023
- Visitas: 1048
- Comentarios: 0
- Favoritos: 1
2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak ahoskera zer den definitzeari ekin zion, egungo euskararen ahoskerarekin egin genezakeenaz gogoeta egiteko. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
Ahoskeraren lanketa didaktikoa (bideo-laburpena)
- Didakteka
- Creado: 23 de septiembre de 2023
- Visitas: 1817
- Comentarios: 1
- Favoritos: 1
2023/2024 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldian, zenbait hitz eta letra baliatuz atzekoz aurrerako hurrenkera alfabetikoan paisaia bera leiho desberdinetatik ikusteko saioa eskaini zigun Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak. Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.







