HABEren zuzendari Jokin Azkuek eman zion hasiera 2023/2024 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiari, eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Segidan, euskaltegi publikoetako ordezkari Marian Toledok eta herri-ekimeneko euskaltegietako ordezkari Aize Otañok hartu zuten hitza, hurrenez hurren. Bukatzeko, "Ahoskeraren lanketa didaktikoa" izeneko hitzaldia eman zuen Lourdes Oñederra fonologia-ikerlariak.
2022/2023 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "El arte de dar clase (según un lingüista)" izeneko hitzaldian, bere ustez irakasle batek izan behar dituen 7 ezaugarriri buruz mintzatu zaigu Daniel Cassany, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea. Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.
2020/2021 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko hitzaldian, bigarren hizkuntzaren jabekuntzan TFS hipotesia kontuan hartzeak dituen abantailak eta horren inplikazio pedagogikoak azaldu ditu Iraide Ibarretxe-Antuñano ikertzaile eta Zaragozako unibertsitateko irakasleak.
"Begi-bistakotik haratago" hitzaldian eremu urriko hizkuntzak biziberritzeko lurraldeetan, gizarte- zein politika-mailan hizpide den hizkuntza gutxituan komunikatzeko konpetentzia nola aitortzen den landu du Paula Elosua Olidenek 2019/2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldian. Izan ere, herritarren ama-hizkuntza edozein dela ere, komunikazio-konpetentzia egiaztatzearen ondorioak garrantzitsuak izan daitezke hainbat egoeratan.
“Emozioak eta hizkuntzen eskurapena” hitzaldian lehenengo hizkuntzen, bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen jabetzan zerikusia duten testuinguru emozional pluralen berri eman zuen Duñabeitia jaunak. Hizkuntzak eskuratzen diren testuinguru afektibo desberdinen ondorioz, gaur egun, hizkuntza horiekiko urruntze emozionala senti lezakete hainbat ikaslek, eta tarte emozional horrek, hizkuntzak eskuratzea zailtzeaz gain, pertsona horien inguruarekiko harremana oztopatu dezake, “diglosia emozional” deituriko konstruktua egia bihurtuz.
Maite Goñi 2016-2017 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Donostian, "Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan: heldu erronkari!" izenburupean. Horrela, 2016ko irailaren 8an Donostian egindako ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2016-2017 ikasturtea.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.
2014/2015 ikasturtea akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Paperetik ahora, ariman barrena" izeneko hitzaldian, Julia Marin irakasleak zer egin behar den euskara komunikatiboa izateko ideiak eskaini zizkigun.
Hemen ikus dezakezu hitzaldiaren zati esanguratsu bat.
Julia Marin 2014/2015 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen, "Paperetik ahora, ariman barrena" izenburupean. Horrela, 2014ko urriaren 12an Donostian egindako ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2014-2015 ikasturtea.
Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.