H405 – 2016/17 ikasturtearen irekiera-ekitaldia: Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan

Argitaratua: Friday, 30 September 2016, 1:15 PM
118

Maite Goñi 2016-2017 ikasturtearen irekiera-ekitaldian hizlari aritu zen Donostian, Teknologiaren aukerak hizkuntzen irakaskuntzan: heldu erronkari! izenburupean. Horrela, 2016ko irailaren 8an Donostian egindako ekitaldi akademiko horrekin inauguratu zen helduen euskalduntzearen 2016-2017 ikasturtea.

Duela urte batzuk, irakasle askok errezeloz begiratzen zion teknologiari. Egun, ordea, garbi dugu ezinbesteko osagai bihurtu dela eguneroko jardunari aurre egiteko: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzeko, komunikazioa errazteko,  berrikuntza pedagogikoari heltzeko... Baina nola atera etekina ustezko aukera horiei guztiei bidean etsi gabe? Zein da Informazio eta Komunikazio Teknologietatik Ikaste eta Jakintza Teknologietara jauzi egiteko eman beharreko urratsa? 

Testuinguru honetan, zergatik da hain garrantzitsua Norberaren Ikasketa Ingurunea garatzea? Besteak beste, galdera horiei erantzuten saiatuko gara, baita galdera horien erantzunetatik galdera berriak plazaratzen ere. Horretaz gain, orokorrean irakaskuntzan —eta, bereziki, hizkuntzen irakaskuntzan— datozen urteetan zabalduko diren joerei begira ipiniko gara.

Bideo honetan, hitzaldi osoa duzue entzungai.

Beste eduki interesgarriak