Irakasbil
Hizpide / Zutabe artikuluak
Hizpideko artikuluak
- Atala:
«Un futuro para nuestro pasado», gogoeta soziolinguistiko batzutarako iturri
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1184
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Txepetxek puntua jarrita ihardun dut gogoetok itxuratzen, bere lana kritikatzeko jakintza mailarik oraingoz nire esku ez dagoelako. Horrek ez du esan nahi Txepetxen zenbait iritzi eta planteamendu auzipean jarri ez dudanik; ezjakintasunak edonori damaion ausarkeria da noski horren zioa. Egia esateko, duda-muda handiak izan nituen Jan honi ekiteko. Alde batetik, oharturik nengoen teorigintza soziolinguistikarako nituen muga izugarriez, eta horrek ez zidan kemenik ematen ezer egiten hasteko. Bestetik, Txepetxen liburuko zenbait problematikak irriki bizia sortzen zuen nire baitan eta gogoeta-ariketa tentagarriegia iruditzen zitzaidan pausoa ez emateko. Azkenean, baiezkoa erabaki nuen.
- Atala:
- Egilea:
- Odriozola, Joxe Manuel
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Zutabe 18 alearen aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 1988(e)ko abenduak 28
- Bisitak: 1158
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zutabe 18 alearen aurkezpena
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 18
Zutabe 17 aurkezpena
- Argitalpenak
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 30
- Bisitak: 1156
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Denborajoan denbora etorri, berriro ere eman diogu hasiera kurtso berri bati. Ahalik eta oparoengerta dakizuela.
«Erroreak helduen euskalduntzearen azken urratsetan: ondorengo ikerketa baten oinarriak» Pello Esnalek 1986an Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako tesina dugu. Lan trinko honetan egileak ondorengo ikerketen oinarriak jarri nahi izan ditu. Monografia bi ardatz nagusiren inguruan dago taxutua. Lehenengoak «Erroreak bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan» du izenburu eta gaia bere osoan hartu eta miatzen du. Bigarrenak, berriz, «Ikasleen erroreak .euskalduntzearen azken urratsetan» izenekoak, gaiari zehazkiago heltzen dio eta hurbilagotik ekiten ondorengo ikerlanen oinarriak jartzeari.
Lehendik ere hartu izan du euskara aztergai Zutabek. Hala izan behar! Hori bait da gure eguneko egitekoa eta kezka. Oraingoan,eta hala nahi genuke hemendik aurrera ere, sail berri bat eskaini diegu Rufino Iraola, Dionisio Amundarain eta Patxi Salaberrik buruturiko lanei. Sail honek euskararen beraren hainbat eta hainbat alderdi eta arazo ikutu nahi lituzke eta, zer esanik ez, geure euskara aberastu eta herritartzeko proposamen eta baliabideen berri eman. Guztiontzat lagungarri gertatuko ahal da.
«Irudibidez», aurrekoa bezala, sail berria dugu. Bertan, irudiaren indarra eta hitzezko azalpena uztartuz, euskararen irakaskuntz alorreko kontzeptuak azaldu ezezik zenbait eritzi ere eman nahi genituzke beste era batera. Lehenengo honetan irakaskuntzak ikaslearengan ardaztu behar duela gogorarazten zaigu.
Bost artikuluk osatzen dute «Itzulpenak eta lankidetzak» saila. Larsen-Freeman-ek hizkuntzaren oinarrizko hiru izari aintzakotzat hartzeko premia azaltzen digu. Liulejohn-ek, bere aldetik, ikaslearengan ardazturiko zenbait planteamendu aztertzera garamatza. Hizkuntz programak metodoa eta ikasgaien edukia aukeratzeko egokiera eman beharko liokeela ikasleari, argudiatzen du Littlejohn-ek, Hirugarren artikuluak Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegiaren berri dakarkigu. Hurrengoak Labayru Ikastegiak buruturiko azterketa baten emaitzak eskaintzen dizkigu. Azken urteotan euskaldun alfabetatu eta tituludunen kopurua goraka joan arren, euskara gutxiago eta pobreago erabiltzen dela ikusita, Labayrukoek arazo honi bue/ta emateko beharra ikuserazten digute. Azkenik, Hualdek Euskal Mundu-Biltzarrean hizkuntz ikaskuntzaren eremuan aurkeztu ziren txostenak laburtu eta komentatzen ditu bere artikuluan.
Oraingo honetan lean van Yzendoorn hizkuntza erromanikoen irakasle «euskaldun finlandiarra» elkarrizketatu dugu. Besteak beste, suomieraren gorabeherez hitz egingo digu. Jakingarriak dira oso irakasle honek esandakoak: «Gure mundutxoa» sailak ixten du alea. Besterik ez. Kurtso ona izan.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Gure mundutxoa 17
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1240
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Elkarrizketa: Jean van Yzendoorn
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1204
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
lean van Yzendoorn hizkuntza erromanikoen irakasle da VAASA-ko unibertsitate finlandiarrean; frantsesa, espaniera eta italiera irakasten ditu: oinarrizko ikastaroak eta merkatal hizkera. VanYzendoorn-ek Frantzian, Italian eta Espainian ikasi zuen eta, bestalde, eskarmentu handiko gizona da merkataritzan,ez bait zen alferrik aritu hogeitabost urtetan makinariaren inportazio-esportazioan.
Orduan ere, alabaina, unibertsitatearekin lotuta zegoen, Iparraldeko lurralde haietan ez bait dira asko hizkuntza latinoak dakizkitenak. Van Yzendoorn izatez holandarra da,baina badaramatza hogeita hamar urte Finlandian, eta oso erroturik daga herrialde horretan. Esatekoa da, era berean,Suedian ere aritu zela lanean bi urtez, Une honetan euskara ikasten ari da. Lazkaoko euskaltegian denboraldi bat eman zuela aprobetxatuz, berarengana joan ginen,besteak beste, suomieraren gorabeherez hitz egiteko. Suomierarekin gertatutakoa oso interesgarria da elkarren ondoan dauden hizkuntzei dagokienean, hizkuntz politikaz eta hizkuntza minoritarioez arduratzen direnentzat. Jakina da horrela kosolasaldietan gauza asko geratzen dela argitu gabe eta hutsuneak ere ugari izaten direla. Horretarako liburu espezialduetara jo beharko litzateke (sarrera motxbat bada Euskaltzaindiak argitaratutako Euskararen Liburu Zuriaren 6. kapituluan).Nolanahi ere, gure ustetan, oso jakingarriak dira Yzendoorn irakasleak esandakoak.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Bizkaiko euskaldungo heldua alfabetatzeko egitasmoaren lehen urratsak
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1272
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan hau Labayru Ikastegiko Euskara Arloaren egitamu eta ekintzen artean kokatu behar da*. Ikastegi honek urte asko darama helduen alfabetatze-lanean murgildua. Arlo hau nahiko ondo ezaguturik, azken urteotako ikaslegoa ikusita, hurrengo arazoaz jabetu da Ikastegiaren zuzendaritza: gero eta euskaldun alfabetatu eta tituludun gehiago dagoela, eta, ordea, gero eta euskara gutxiago eta pobreagoa erabiltzen dela.
- Atala:
- Egileak:
- Basterretxea, Iziar
- Urrutia, Santiago
- Alberdi, Mirari
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Kudeaketa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Maizpide euskaltegi-barnetegi berria Lazkaon
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1351
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Aurtengo apirilaren 23tik aurrera euskaltegi berri bat dugu Euskal Herrian: Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Euskaltegi berria eta barnetegia, HABEk lehendik Hondarribian duenaren ildotik sortua.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17
Ikaslearen aukera hizkuntz ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 1988(e)ko abuztuak 29
- Bisitak: 1278
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearengan ardaztutako planteamenduak, normalean, bi motatakoak izan ori dira. Batzuetan, ikasleen beharrak betetzeko syllabusak egitea dute helburu. Beste batzuetan, ikasleek klasean parte har dezaten eratutako ariketak dituzte eginkizun.
Artikulu honetan, hala ere, egileak argudiatzen du ikaslearengan benetan ardaztutako planteamenduak metodoa eta ikasgaien edukina aukeratzeko egokiera eman beharko liokeela ikasleari. Hau egin daiteke ohizko ikasgelan problema handirik gabe. Remen iradokizun batzuk ematen dira ikasleen aukera ohizko ikasgelan sartzeko. Ikaslearen aukera hizkuntz ikastaldiaren funtsezko elementu bihur daiteke irakaslerikgabeko ikastoki edo laborategien bidez. Honi buruz, artikulu honetan Bahrain-go University College-n egindako esperientziak aurkezten dira.Ikasle eta irakasleen iritziak aztertzen dira.Aditzera ematen da lan gehiago egin behar dela, ikasleen aukera hizkuntz ikaskuntzaren elementu aktiboa izan dadin.
- Atala:
- Egilea:
- Littlejohn, Andrew
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 17






