Irakasbil
Hizpide / Zutabe artikuluak
Hizpideko artikuluak
- Atala:
Dramatizazioa ikasgelan
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1182
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Istorio laburrak eta dramatizazio-teknikak nola erabiltzen dituzten azaltzen dute Luis Fernandez eta Ana Coll-ek, ikasleak beren gidoiak idaztera eta gelan antzeztera bultzatzeko betiere.
- Atala:
- Egileak:
- Fernandez, Luis
- Coll, Ana
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Irakasten-arloak:
- Esperientziak
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Prestakuntzarako jardunbideak. Eztabaida-piramidea
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1189
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Antzinatik aitortu zaio programari garrantzi berezia irakasleen prestakuntzan. Eta halaxe behar du gaur ere, edukia baita prestakuntzaren mamia, osagai funtsezkoenetarikoa. Baina garrantzizkoa da, era berean, input edo edukiak lantzeko aukeran dauzkagun moduak ahalik eta ondoen ezagutu eta noiz edo noiz berauekin aprobak egitea. Hain zuzen ere, ZUTABEk horretarako bidea eman nahi du oraingo hau bezalako mintegien bidez.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Mintzamena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Adierak ondorioztatzen
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1178
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
"Adierak azaltzen" deritzanekoan, izaki bizidunak eta objektuak izendatzen dituzten hitzen adierak azaltzeko bideak izan genituen aztergai; baita berauek erabiltzeko irizpideak ere. Eta gogoratuko duzunez, hitz solte edo testuingurugabekoen esparrura mugatu genuen geure lana.
Oraingoan, aldiz, hartan ez bezala, testua dugu abiapuntu eta euskarri; beroni behar bezala erreparatuz gero, bertatik hainbat eta hainbat adiera ondoriozta bait daiteke azalpenetan ibili beharrean. lkasleak, halere, testuen aurrean berekasa eroso ibili eta berauei behar bezala aurre egiteko, eragiketa hori ongi burutzen ikasi behar du. Mindegi honek, hain zuzen, ikasbideen esparrura hurbildu nahi gaitu.
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Oihanaren aditza eta aditzaren oihana
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1151
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskararen aditza ikasteko metodologia berri baterako zenbait ardatzen lanketa proposatzen da artikuluxka honetan. Hizkuntzaren fenomenologiaren baitatik abiatuta, umeen hizkuntz jabekuntzatik bereziki, ikasprozesuen abstrakzio praktikoak atera daitezke.
Aditz-sistemaren ardatzak aktanteak eta aspektu-denbora dira, gehi umeak epe luzera bereganatzen duen oinarri lexikoa. Elementu hauen ikasprozesua mailakakoa da, eta ez zaio erraza egiten umeari, ezta ere bigarren hizkuntza ikasten ari denari. Forma asko logikaz ikasten ditu umeak, zuzen zein oker, eta logikarik gabeko, edota logika narratseko formak, pixkanaka-pixkanaka ikasi eta bere sisteman barneratzen ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Ros, Ander
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika
Euskara Batua eta Ortoepia
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1650
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Ortoepia fonemen ahoskera zuzena erabakitzen duen zientzia da (1); hau da, hizkuntza baten ahozko kodeaz arduratzen den zientzia dugu. Eta hementxe dago gakoa: euskara batuaren idatzizko kodeak, idazkerak, alegia, ez digu nola ahoskatu behar dugun adierazten.
"Hizkuntza komunikatzeko da eta gehienbat ahoz komunikatzen gara. Horregatik, ba, euskara biziak iraungo badu, ahozkoa eta literaturazkoa, biak dira beharrezko bata bestearen osagarri" (2). "Ezer baino lehenago hau gogorarazi behar: hizkuntza berez eta funtsean ahozko kodigo bat denez gero, euskara batuaren proiektuak ere ezinbestean eman behar dituela ahozkuntz arauak; edota, fonología batua proposatu behar duela. Alegia, batuan mintzatzeko kode bat".
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Hizkuntzalaritza
"Esperantoa ikasgai" metodoa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1051
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Labur-labur metodoaren inguruko zehaztasunak eman: izenburua; argitaratu zen urtea; metodoaren osagaiak (zenbait liburu, zinta, beste baliabide osagarri ... ). Esperantoa Ikasgai da metodoaren izenburua. 1990eko abenduan argitaratu zen. Osagairik ez duen metodoa da, bakar nahiz irakaslearen laguntzaz erabil daitekeena.
- Atala:
- Egilea:
- Arana, Aitor
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Euskara Etxean Metodoa
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1106
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskara irakasteko metodogintzan eginiko bidea islatu nahi dugu hemen; euskararen irakaskuntzan ezer onik egin bada, besteak beste, tresna hauei esker izan baita. Oraingo artikulua bilduma honetako bigarrena dugu.
- Atala:
- Egilea:
- Mendiguren, Xabier
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
Esaldietan kasu-funtzioa duten egituren ulermena euskaraz - Euskal psikolinguistikaz tesi bat
- Didakteka
- Sortua: 1991(e)ko abuztuak 24
- Bisitak: 1145
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Euskalgintzan, psikolinguistika gai arrotza zen duela hamabost urte. Geneva aldera abiatu nintzenean, elebitasunaz kezkatzen nintzen. Suitza, eta bereziki, Geneva, lurralde-hizkuntzanitza izanik, han espero nuen aurkitzea gure elebitasunarentzat azterbidea.
Egia esan, ez nuen elebitasunaz lan sakonegirik aurkitu. Aldiz, Piaget-en inguruko Psikolinguistika Eskola ospetsuarekin egin nuen topo. Bertan Sinclair, Ferreiro, Bronckart eta besteek garatutako ikerbideetatik euskararen jabekuntza aztertzeko aukera interesgarria eskaintzen zitzaidan, eta bide horri heldu nion.
Lau urteko lanaren ondoan, 1983an aurkeztu eta defendatu nuen tesia, "La compréhension des structures a fonction casuelle en Basque", Genevako Unibertsitatean. Emaitzen zabalkundeari begira, J.P. Bronckart zuzendariarekin, 1982an, tesiaren atal batean oinarrituz, esaldi iragankorren ulermenean hain zuzen, argitaratu nuen lan bat aldizkari espezialdu batean'. Beste atal bat, berriz, egitura iragangaitzak oraingoan, II Euskal Mundu Biltzarrean aurkeztu nuen.
- Atala:
- Egilea:
- Idiazabal Gorrotxategi, Itziar
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 26
- Hizkuntza-arloa:
- Psikolinguistika







