Oihanaren aditza eta aditzaren oihana

Argitaratua: Saturday, 24 August 1991, 12:25 PM
euskararen kutxa

Euskararen aditza ikasteko metodologia berri baterako zenbait ardatzen lanketa proposatzen da artikuluxka honetan. Hizkuntzaren fenomenolo­giaren baitatik abiatuta, umeen hizkuntz jabekuntzatik bereziki, ikasproze­suen abstrakzio praktikoak atera daitezke.
Aditz-sistemaren ardatzak aktanteak eta aspektu-denbora dira, gehi umeak epe luzera bereganatzen duen oinarri lexikoa. Elementu hauen ikasprozesua mailakakoa da, eta ez zaio erraza egiten umeari, ezta ere bigarren hizkuntza ikasten ari denari. Forma asko logikaz ikasten ditu umeak, zuzen zein oker, eta logikarik gabeko, edota logika narratseko formak, pixkanaka-pixkanaka ikasi eta bere sisteman barneratzen ditu.