Hizpide / Zutabe aldizkariak
Hizpide / Zutabe. Zenbakia
- Atala:
Zutabe 19
- Argitalpenak
- Sortua: 25 April 1989
- Bisitak: 1034
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
«Nola egituratu ikasunitateak? »«Eta zeren arabera? »Horra hor euskara-irakasleak bere buruari egiten dizkion galderak. Funtsezko arazo hauek ahal den neurrian argitzeko, ZUTABEk gai honi heldu nahi izan dio oraingo monografian.
«Euskara-irakaslearen eskuliburua»n ere argitara emana du HABEk Joanba Bergararen «Klaseko hiru etapa nagusiak: aurkezpena, praktika kontrolatua eta praktika askea» izeneko lana, eskuliburu bati dagokion eran: laburrago eta hainbat adibiderik gabe. ZUTABEk oso-osorik ekarri nahi izan du bere orrialdeetara, oinarrizko lana delakoan.
Monografian erabili den erreferentzi sistema ulertzeko, hau esan behar dugu: letra majuskula baten aurrean zenbaitetan agertzen den zenbakiak «Euskara-irakaslearen eskuliburua »-ren zenbaki bereko kapituluari egiten dio/a erreferentzia; 38-k, esaterako, hirugarren kapituluaren Bata/a adierazten du.
Lan monografiko hori hain luzea izateak ohizko sail batzuk kentzera behartu gaitu, «Euskara aztergai» eta «Elkarrizketa» izenekoak besteak beste. «lrudibidez» sailean, gaitasun hartzaile eta ekoiztekoaren arteko ezberdintasunak aztertzen dira. Bi itzulpenek osatzen dute «Itzulpenak eta lankidetzak» saila: Hutchinson-en artikulu zoragarriak gramatikaren irakaskuntza du aztergai; Morla-k eta Feerick-ek, berriz, prentsa pedagogikoaren alorreko esperientzia baten berri dakarkigute. Be.ti bezala, «Gure mundutxoa»-k ixten du 19. ale hau ere.
Zutabe 17
- Argitalpenak
- Sortua: 29 August 1988
- Bisitak: 1321
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0