"Euskara eta feminismoa" jardunaldiak online izan ziren iragan azaroko astearteetan goizeko hamarretan, lau mahai-inguru guztira, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Emakundek eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean antolatutakoa.
Euskaltzaindiak berriki sortu du Euskara Eskuz Esku (EEE) proiektu berria, Ipar Euskal Herrian aditu ez diren zenbait hiztunen zalantza euskara batuaren erabilera egokiari buruz argitzeko eta zailtasunak bideratzeko. Webgunearen helburu nagusia arauak aurkeztea da eta Ipar Euskal Herriko berezitasunak azpimarratzea, bereziki euskara batuan onartutako Iparraldeko formak lehenetsiz.
Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak aurrez aurreko ikastaro bi antolatu dituzte azarorako. Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) egoki erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira saio hauetan, Andres Alberdi EBEren batzordeko buruaren eskutik. Dohainik izango dira, baina izena eman behar da azaroaren 12ra bitartean (EIEko bazkideek izango dute lehentasuna)
Kultura eta Hezkuntza Politika sailaren eskutik, zenbait ekitaldi antolatu dira datozen asteotarako, beste erakunde batzuekiko elkarlanean gehienetan. Doan izango dira eta online parte hartzeko aukera egongo da ia guztietan, baina izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.
Blanca Urgell hizkuntzalari eta irakaslea Berriako zutabean haur-hizkerari buruz mintzatu zaigu; baina ez, aipatu baditu ere, ez da "apatx", "llollo" eta gisa horretako hitzez aritu, baizik eta ziurrenik gutako gehienok haur-hizkerakotzat hartuko ez genituzkeen "ama" eta "aita" berbez...
"Kontuz kalkoekin" ohartarazi zuen lehengoan Euskaltzaindiak txio batean. Horren ondoren, Irakasbilen bila hasi gara eta bestelako bilaketei ere ekin diegu, gaia argitzeko eta interesa duenari material osagarria eskaintzeko asmoz.
Jubilazioagatik egindako omenaldian eskaini zioten Pello Salabururi "Hitzak sarean" liburua. 20 idazlek egindako 11 lan biltzen ditu Itziar Lakak koordinatu zuen argitalpenak. EHUren Argitalpen Zerbitzuaren webgunean doan lortzeko aukera dago.