Denborazko perpausetan, zuzena da “orain hamar egun” gisako esapideetan aditza ezkutatzea. Denbora-neurri finkatuetan, aditzaz gainera, izena bera ere utzi daiteke isilpean, “gaur zortzi” gisako egiturak eratuz. Honelakoek, denboran aurrera zein atzera egiteko parada ematen dute. Dena den, adberbioak berak baino ez du finkatzen denboraren noranzkoa?
"Euskararen Atlas Prosodiko Interaktiboa (EAPI) " izenburua duen artikuluaren egileek EAPI euskararen prosodiaren lehen tresna multimedia eta interaktiboa aurkeztu nahi izan dute. EHUko EUDIA ikerketa-taldeak sortutako datu-basea du oinarri atlas horrek, eta prosodiari buruz egindako azterketak erakusten ditu: azentuaren kokapena euskararen aldaera eta silaba guztietan; oinarrizko perpausen intonazio-eredu esanguratsuenak, bai euskara batuarenak bai euskalkienak; eta bidea irekitzen du bat-bateko eta irakurritako testuen analisi prosodikoa egiteko. Atlas honen bidez, prosodiaren alorrean garatutako beste hizkuntza batzuekin parekatzen da euskara nazioartean.
Artikulu honek helburu du euskara-irakasleei gogoeta eragitea, euskararen ahoskerari eta prosodiari buruz, eta, aldi berean, gaitasun prosodikoa garatzeko jarraibide eta argibideak ematea. Bide hori egiteko, Axularren Gero maisu-lanaren “Irakurtzaileari” deritzon atalean oinarrituta, “Irakasleari” aitzinsolasean azaldu da aferaren muinaren jatorria. Ondoren, zer-nolako ibilbide urri eta malkarra izan duen ahoskerak euskararen irakaskuntzan, eta, berrikiago, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) nolako isla daukan alderdi fonologikoak gaitasun fonologikoaren barruan; ebaluazioan ere azaltzen da mailaz maila. Ahoskerak ere izan du Euskaltzaindiaren arreta, eta EBAZ arauaren berri ematen da: euskara batuaren ahoskera zaindua. Aurrerago ahoskeraren eta prosodiaren inguruko proposamenak eta ikerlanak berbabide, hauxe garatzen da: Txillardegiren euskal azentuaren inguruko proposamena eta hari buruzko artikuluaren aitzindaritasuna azalduz; ahoskera lantzeko argibideak eta jarduerak, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egindakoa, eta, ahoskeraren gaineko oso lan interesgarria. Azkenik, teoria guztia praktikan ipintzeko, proposamen curricular eta didaktikoa egiten da, gaitasun prosodikoa HEOCean txertatu eta hari buruzko jakintza eta kontzientzia zabaltzeko.
https://doi.org/10.54512/KRLR9470
XXI. mendeko "Euskararen Gramatika"-ren bi liburukiak argitara eman zituen iaz Euskaltzaindiak. Duela gutxi eman du gaiaz hitzaldi bat Miren Azkaratek. Teoria hutsa baino gehiago, gramatika deskriptiboa da irakurleak liburukiotan aurkituko duena, eta erabat irekirik dago ekarpenak eta hobekuntzak egitera. Oraindik ez daude sarean, baina jartzeko asmoa dago.
"Pedagogical Translanguaging" liburua plazaratu zuen 2021eko abenduan Cambridge University Press argitaldariak. Eleaniztunek beren hizkuntzak komunikazio-sistema integratu gisa erabiltzeko prozesuari deritzo "translanguaging". "Translanguaging pedagogikoa"k dituen onurez eta arriskuez mintzo zaizkigu liburuan; besteak beste, gurea bezalako hizkuntza gutxitu bat ikasteko orduan eleaniztasun horrek izan ditzakeen eragin positiboak aipatzen dira. Argitalpena ingelesez badago ere, EHUko bi irakasle dira egileak: Jasone Cenoz eta Durk Gorter. Azken urteotan euskal esparruan translanguagingaren inguruan egindako ikerketak aipatzen dituzte, besteak beste.
Artikulu honetan, HABEren eta IXA ikerketa-taldearen arteko egitasmo baten lehen urratsak azaltzen dira. Proiektuaren helburua komunikagaitasun-mailen araberako testu-sailkatzaile automatiko bat sortzea da, ikasleen ulermen-mailarako egokiak diren idatzizko testuak objektiboki hautatzeko aukera emango duena. Horretarako, HEOCeko mailaz mailako adierazpide linguistikoak literaturan erabili izan diren bigarren hizkuntzen jabekuntzako (SLA, Second Language Acquisition) parametroen gisakotzat hartu dira, eta horiekin informatika-aplikazioetarako linguagrama bat sortu.
Ikastaro hau euskara-irakasleei zuzenduta dago, eta Euskaltzaindiaren arau gramatikalak betetzetik harago, edozein ekintza komunikatibotan hizkuntza kalitatez erabiltzeko gaitasun estrategikoa landuko da: hitz-ordena, testu-antolatzaileak, lexikoa, puntuazioa…