Irakasbil
Foroak
Didakteka
Testu-motak: sekuentzia eta hizkuntz ekintza
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 919
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hiru erreferentzia nagusi ditugula dihardugu euskaltegi-kurrikuluak lantzen. Oinarria: HEOK dokumentua (HEOK: Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua). Printzipio bateratzailea: ekintza (eginkizun) komunikatiboa. Eta gidaria: Jean-Paul Bronckarten Activité langagière, textes et discours liburua.
Azken batean, zerbait egitea da hitz egitea: norbaitekin hizketan (elkarrizketan) jardutea, norbaiti zerbait esatea, hitzaldi bat ematea, gutun bat idaztea, ohar bat idaztea… Horiek dira ekintza komunikatiboak, eta testutan (ahozkotan nahiz idatzitan) hezurmamitzen dira.
Testuaren eraketa aztertuz, diskurtso-tipoak azaldu genituen aurreko alean, HIZPIDE 52.ean, Bronckarten lana abiapuntu hartuta. Ildo beretik, testu -motak landuko ditugu hemen, berriro ere Bronckart abiapuntu. Baina, oraingo honetan, bereizketa bat kontuan hartuta. Izan ere, testu-motak (eta, aldeak alde, diskurtso-tipoak), testu-antolaketaren elementu (sekuentzia) ez ezik, hizkuntz ekintza ere badira.
Horrela, gauzak argixeago gera daitezke, kurrikuluaren lau osagai nagusiak (helburuak, edukiak, metodologia eta ikaslearen ebaluazioa) zehazte eta biltze aldera.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Nortasunaren eragina H2ren irakaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 851
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz irakasle moduan esaten badut “ikasleari tenperatura afektibo eta emozionala hartu behar zaiola eskolako hiru alditan: hasieran, indarrak neurtzeko. Eskolan zehar, planteatutako jardueraren egokitasuna ikusteko. Eta bukaeran, haren asebetetze-maila neurtzeko”, baten batek pentsatuko du gaia ez dela hizkuntz irakaskuntza, medikuntza baizik. Bakarren batek, ordea, berehala igarriko dio artikuluaren mamiari: nortasunaren eragina hizkuntz irakaskuntza-ikaskuntzan. Eta, agian, askok eta askok pentsatuko dute: “horra hor non datorren beste asmazio berri bat irakasleon lana katramilatzera”. Nortasunaren ezaugarriak batzuentzat pisuzko aldagai psikosozialak dira. Beste batzuentzat, berriz, eremu lausoa baizik ez dira, eta, ikerketa frankoren premian daude oraindik ere aintzat hartzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Sexua/generoa H2 ikastean: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 815
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntz ikasle hobeak dira emakumezkoak gizonezkoak baino? Modu berean ikasten al dute bigarren hizkuntza? Nahikoa uste hedatua da emakumezkoak gizonezkoak baino trebeagoak direla hizkuntz kontuetan.
Baina, nahiz eta uste horri eusten dioten azterlanak ugari izan, ez dago aho bateko adostasunik gaia ikertu duten adituen artean. Badago ikerketa-norabide bat, gero eta gora handiagokoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko hizkuntz aldeak zio kultural eta sozialen ondorio direla dioena. Era berean, badira hainbat eta hainbat ikertzaile gizonezkoek eta emakumezkoek era desberdinetan ikasten dutela diotenak. Gai horiexek jorratuko ditugu artikulu honetan.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Euskara ikasteko metodoen bilakaera: 1956-1986
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 735
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen bidez 1956tik 1986ra bitartean hogeita hamar urtez helduen euskararen irakaskuntzan erabilitako metodoen bilakaera aztertzen da. Bilakaeraren ikerketa honetan, metodo berrietan, Europatik izandako eraginak eta metodoen arteko elkarren eragina ere jorratu izan dira batez ere. Hori guztia ezin uler zitekeen urte horietan Euskal Herrian izandako egoera sozial eta politikoa kontuan hartu barik. Izan ere, urte horietan sortutako kontzientziazio-prozesu baten bidez 70eko hamarkadaz geroztik, inoiz ez bezala, heldu askok euskara ikasteari edota alfabetatzeari ekin zioten, eta, egoera berri horrek azalduko lituzke, besteak beste, metodo zaharrei egindako kritikak, metodo berrien ekoizpena eta, oro har, metodo guztien gabeziak. Lan honek 2003an EHUn irakurritako doktore-tesian du oinarri: “30 urte euskal kulturan (1956-1986): Euskalduntzea eta Alfabetatzea”.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 53
Ikaslearen garapena hizkuntzaren ikaskuntzan
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 769
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ikaslearengan ardaztutako irakastearen nozioa sortu zen aitortzetik atzerriko edo bigarren hizkuntzan ikasleak ezberdinak direla, zeren bistakoa baita ikasle guztiak ezberdinak direla, bai beste hizkuntza bat ikasteko arrazoietan, bai ikasteko eran, bai ikasteko gaitasunean.
Artikulu honetan, “ikaslearen garapena” jorratuko dugu. “Ikaslearen garapena” da AH/H2ren irakaskuntzan gertatu eta ikaslearengan ardaztu den berrikuntza bat, ikasleen arteko aldeei hizkuntza ikasteko gaitasuna handituz erantzun nahi diena. Lehenik, ikuspegi orokor bat ematen da ikaslearengan ardazturiko hizkuntz irakaskuntza definitzen duten kontzeptuen eta praktiken gainekoa. Gero, sorrerako ideiak, ikaslearen garapeneko lehen praktikak bultzatuak, deskribatzen dira, eta, orobat, ideia horiek munduko toki askotako hizkuntz programetan gauzatzeak ekarri zituen aldaketak. Hurrena, ikaslearen garapenean erabilitako teoriak eta praktikak ebaluatzen dira, BHEren alorreko teoria hautatu batzuen ikuspegitik. Ondorioan, iradokizunak eskaintzen dira etorkizuneko urratsetarako.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
Bizkaiera euskaltegian
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 913
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honetara H2ren ikas-prozesuaren gaineko zenbait hausnarketa bildu ditugu, irakurriko duenak ere hausnarketa egin eta, hizkuntzen irakaskuntzaren inguruan bueltaka, batetik bestera, gabiltzanon zereginen zerrenda osatu eta txukundu dezan. Horren ostean, gehien eta baita gutxien zabalduriko hizkuntzen didaktikaren ezaugarriez ere jardungo dugu, bizkaiera bera ohiko irakaskuntzan nola txertatu eta, bide batez, gure egunerokotasunean modu naturalean zelan isla daitekeen asmatzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
- Hizkuntza-arloa:
- Dialektoak
Galdegai-lekua testu hastapenetan (i)
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 1283
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Zein esaldi da ulergarriagoa? “Nik goizean euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat ezagutu dut” edo “Nik goizean ezagutu dut euskaraz ez dakien Arranondoko 25 urteko neska bat”. Jorratua dugu lehen ere galdegaiaren auzia aldizkari honetan.
Artikulugileak dioskunez, inoizkorik indarrenean dago Altuberen legea, galdegaiari buruzkoa. Bi euskal idazle punta-puntakoren lanak aztergai hartu eta ekin dio lege hori zenbateraino betetzen den aztertzeari. Urruzuno eta Duvoisin dira aukeratu dituen idazleak. Lehenengoari dagokionez, hiru lan aztertu ditu: Ipuinak, Ur-zale baten ipuiak, eta, Sasiletrau baten ziria. Bigarrenari dagokionez, berriz, lan bakarra: Baigorriko zazpi liliak.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54
- Hizkuntza-arloa:
- Testugintza
Ezagutzeko eta ikasteko estiloak: gaia zertan den
- Didakteka
- Sortua: 2003(e)ko maiatzak 18
- Bisitak: 756
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ez dugu denok berdin ikasten. Eta inguruneari ere ez diogu denok modu berean begiratzen ez antzematen. Batzuek esaten dute gauzak “entzun” egiten dituztela. Beste batzuek “ikusi” eta beste zenbaitek, berriz, “sumatu” egiten dituzte. Hizkuntzak ikastean ere nork bere estiloa du.
Ezagutzeko estiloek eta ikasteko estiloek ikas-prozesuari eragiten diote. Eta ezin esan daiteke estilo bat bestea baino okerragoa denik baldin eta norbaiti helmugara iristeko balio badio. Lorpen-emaitzarik handienak zein estilok dakartzan jakiteko saioek ez dute erantzun garbirik eskaintzen. Hala ere, ezagutzeko estiloak eta ikasteko estiloak, ikasgelan kontuan hartzeko aldagaiak dira askoren ustez.
- Atala:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 54







