Sexua/generoa H2 ikastean: gaia zertan den

Argitaratua: Sunday, 18 May 2003, 3:20 PM
hizpide 53

Hizkuntz ikasle hobeak dira emakumezkoak gizonezkoak baino? Modu berean ikasten al dute bigarren hizkuntza? Nahikoa uste hedatua da emakumezkoak gizonezkoak baino trebeagoak direla hizkuntz kontuetan. Baina, nahiz eta uste horri eusten dioten azterlanak ugari izan, ez dago aho bateko adostasunik gaia ikertu duten adituen artean. Badago ikerketa-norabide bat, gero eta gora handiagokoa, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko hizkuntz aldeak zio kultural eta sozialen ondorio direla dioena. Era berean, badira hainbat eta hainbat ikertzaile gizonezkoek eta emakumezkoek era desberdinetan ikasten dutela diotenak. Gai horiexek jorratuko ditugu artikulu honetan.