Irakasbil
Foroak
Didakteka
Fikziozko euskaldun berriak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 1053
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Lan honen ikergaia dugu azken bi mendeetan fikziozko literaturak nola irudikatu duen euskararen irakaskuntza. Horretarako, Euskal Herrian ez ezik beste herrialdeetan eta beste hizkuntzetan ere argitaratu diren zenbait liburu arakatu dira, horietan ageri diren ondoko elementuak aztertuz: ikasleak, irakasleak, motibazioa eta erabilitako baliabideak. Euskalduntzearen fikzioa errealitatearen ispilutzat harturik, egiazko gertaerak islaturik agertzen dira hor nola edo hala, sarri itxuraldaturik eta atalen bat edo beste neurriz kanpo hanpaturik ere fikzioan dena zilegi baita, baina parte ugari ere egiazkoa izanik. Hori horrela, fikzio horrek lagundu ahal du errealitatea hobeto ulertzen.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Euskararen erabilera Bizkaiko Foru Aldundian. Nondik gatoz eta nora goaz
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 985
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Eginak dira euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko lanak. Ondorio nagusienetako bat da bi adierazleei dagozkien zifrek gora egin dutela azken urteotan. Gero eta euskaldun gehiago dago, euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi dutenei esker, batez ere. Hezkuntza-sistemak eta euskaltegiek, besteak beste, lagundu dute horretan, ezbairik gabe. Euskara ere gero eta gehiago erabiltzen da. Baina, erabileraren datuak ez dira nahi bezain asebetegarriak. Ezagut za eta erabilera ez baitira galga berean handitu. Eta abian dira hainbat egitasmo euskara dakiten hiritarrei bidea errazteko hizkuntza erabil dezaten.
Artikuluaren egilea Bizkaiko Foru Aldundian ari da trebatzaile. Eta erakunde horretan euskara dakiten langileak erabiltzera sustatzeko lanen gainean egiten du gogoeta. Ahuleziak, mehatxuak, indarguneak, aukerak jorratuko ditu segidako lerroetan. Gogoeta jakingarriak, ezagutzaren alorrean dihardutenentzat ere, azken batean, ezagutza eta erabilera txanpon bereko bi aldeak baizik ez baitira.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
- Hizkuntza-arloa:
- Soziolinguistika
Ekintza komunikatiborantz (eta II)
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 859
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Hizkuntza da gizakiok komunikaziorako dugun tresnarik behinena. Hizkuntzaren bidez pentsamenduak eta ideiak sortu, egituratu eta elkarrekin partekatzen ditugu. Baina, komunikazio-prozesu hori ez da vacuum batean gertatzen. Badira hainbat eragile tartean: nork igortzen du mezua?, nori edo norentzat?, zein ingurunetan?, zein da igorlearen xedea mezua bidaltzean?, zein testu-genero erabiliko du?
Artikulugileak galdera horiek jorratuko ditu hemen, eta osoki azaltzen da eragile horiek irakaskuntzan haintzat hartzearen aldeko. Artikulu hau aldizkari honen 70 alean egileak berak argitara emandako “Ekintza komunikatiborantz (I) lanaren segida
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Burn out: irakaslearen ajeak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 6
- Bisitak: 1100
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Makina bat aldiz esan eta idatzi ere egin da gure alorreko argitalpenetan irakasle izatea, pertsonekin lan egitea, ez dela torlojuak ekoiztea. Ikasle--taldearen aurrean jartzeak, gure kasuan hizkuntza irakasteko, hizkuntza jakiteaz gain pert sonak ezagutzea ere eskatzen du. Ohiko galdera izaten da pedagogia fakultateetan: “Zein da lehenengo baldintza Joni matematika irakasteko? Askok “matematika jakitea” erantzuten dute. Eta, irakasleak: “Ez, Jon ezagutzea” erantzuten du. Eskola emateak abildade sozialen jabe izatea eskatzen du, besteak beste. Pertsonen arteko gatazkak, gaizki ulertuak, erraz gerta daitezke eta, horrek guztiak badakar bere neke psikikoa. Artikulugileak, euskara-irakaslea izaki, ondo baino hobeto daki egoeraren berri, eta, hori gogoan Burn out sindromea hartu du idazgai. Horren sintomak, teoriak eta aldagaiak, eta bere iradokizunak ere eskainiko ditu artikuluan. Interesgarria da oso, ikuspegi praktikotik heldu baitio gaiari.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Laugarren mailak erakutsi didana
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko azaroak 4
- Bisitak: 1341
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Ongi dakigu emozioek duten indarraren berri. Alderdi afektiboa eta kognitiboa txanpon beraren ezin bakanduzko bi aldeak dira. Urte luzetako eskarmentua du artikuluaren egileak euskararen irakaskuntzan. Eta laugarren mailan aritzen diren ikasleei eskolak emateak sorrarazi dizkion sentipenak eta gogoetak azalduko ditu segidako lerroetan, teoriak, taxonomiak, aldagaiak, ikerketak eta enparauak, era esplizituan bederen, une batez bazter utzita. Artikulugilea itxaropentsu ageri da, komunikazioa helburu, erabiltzen dituen irakas-estrategien fruituez.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Maila:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 72
Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1964
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen bidez podcasting-aren mundura hurbildu nahi dugu. Telefonoak, PDAk, mp3 edo mp4ko irakurgailuak poltsikoan daramatzagula irteten gara gaur egun kalera. Abiadura itzelaz eskuetaratzen zaizkigu aurrerapen teknologikoak. Gizarteak aurrera egin eta guztiz nabariak dira irakaskuntzan ere aurrerapen horien isla. Ez dugu ulertzen gizarteari lotzen ez zaion irakaskuntza-paradigmarik, harekin bat ez datorrenik.
Teknologia berrien trena abian da, gustatu ala ez. Pena litzateke geltokian gelditzea. Artikulu honetan Podcasting zer den, eta hizkuntzak irakasteko eta lantzekoan zertarako eta nola erabil daitekeen azaltzen ahaleginduko gara, oraingoa bezalako beste artikulu bat zuekin egin dugun moduan jardunez eta horiei segida emanez, gure helburua gutxieneko trebetasuna eskuratzea baita, askorentzat hain arrotza den gai honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
Ikaskuntza konbinatua: irakasleen prestakuntza eta lehenengo urratsak euskaltegietan
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1088
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta menta handiagokoa da “Ikaskuntza konbinatua” edo “Blended learning” ikasteko sistema. Ikaskuntza konbinatuak, nagusiki, aurrez aurreko saioak eta online teknologia elkarrekin biltzen ditu bere baitara. Baina, ikaskuntza konbinatua irakasteko bide desberdinen metaketa soila baino haragokoa da. Zer irakatsi, nola irakatsi, zer zeren bidez, nola uztartu elkarrekin irakasgaiaren atalak, zein diren irakaslearen eta ikaslearen egitekoak, harremanen nolakoa… Alderdi asko daude honetan guztian arretaz begiratu eta tentuz aztertzekoak. Artikulu honetan, “Ikaskuntza konbinatua” bitarteko dela burututako hainbat ikastaldiri egingo die so artikulugileak eta horien nondik norakoen berri ondorengo lerroetan emango ditu.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza -arloak:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
Ekintza komunikatiborantz (I)
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 895
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Idazteko makina sortu zenean ez zen bazter geratu eskuz idaztea. Zinea sortu zenean ez zen bazter geratu argazkigintza. Telebista sortu zenean ere zinea ez zen zokoratu. Eta, Internet sortutakoan, egokitzapenak egokitzapen, bizi bizirik iraun zuten aurreko horiek. Bereganatu ere egin zituen Internetek lehengo horien hainbat eta hainbat alderdi. Halatsu gertatu da hizkuntzen irakaskuntzan. Metodo berri batek ez du bere osoan, bederen, aurrekoa deuseztatzen. Aitzitik, hainbat alderdi bereganatuta, gorde, eraldatu edota beren horretan iraunarazi ere egiten ditu aurrekoen ezaugarri asko. Artikulugileak gainbegirada zolia egiten die metodoei eta haien ibilbideei, horien ezaugarriak aztertuz eta alderatuz. Lanaren bigarren partean, berriz, hurrengo alean, bete-betean ekingo dio ekintza komunikatiboari horren ezaugarriak sakonetik aztertuz.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Jakintza-arloa:
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70







