Fikziozko euskaldun berriak

Argitaratua: Friday, 6 November 2009, 9:50 AM
hizpide  72

Lan honen ikergaia dugu azken bi mendeetan fikziozko literaturak nola irudikatu  duen  euskararen  irakaskuntza.  Horretarako,  Euskal  Herrian  ez ezik beste  herrialdeetan  eta beste  hizkuntzetan ere argitaratu diren zenbait  liburu  arakatu  dira,  horietan  ageri  diren  ondoko  elementuak aztertuz:  ikasleak,  irakasleak, motibazioa  eta  erabilitako  baliabideak.  Euskalduntzearen fikzioa errealitatearen ispilutzat harturik, egiazko gertaerak  islaturik agertzen dira hor  nola edo hala,  sarri  itxuraldaturik  eta atalen bat  edo beste neurriz  kanpo hanpaturik ere fikzioan dena  zilegi baita, baina parte ugari  ere egiazkoa  izanik. Hori horrela, fikzio horrek lagundu ahal du errealitatea hobeto ulertzen.