Ekintza komunikatiborantz (I)

Argitaratua: Wednesday, 6 May 2009, 11:40 AM
Bestelako lankidetzak

Idazteko makina sortu zenean ez zen bazter geratu eskuz idaztea. Zinea sortu zenean ez zen bazter geratu argazkigintza. Telebista sortu zenean ere zinea ez zen zokoratu. Eta, Internet sortutakoan, egokitzapenak egokitzapen, bizi bizirik iraun zuten aurreko horiek. Bereganatu ere egin zituen Internetek lehengo horien hainbat eta hainbat alderdi. Halatsu gertatu da hizkuntzen irakaskuntzan. Metodo berri batek ez du bere osoan, bederen, aurrekoa deuseztatzen. Aitzitik, hainbat alderdi bereganatuta, gorde, eraldatu edota beren horretan iraunarazi ere egiten ditu aurrekoen ezaugarri asko. Artikulugileak gainbegirada zolia egiten die metodoei eta haien ibilbideei, horien ezaugarriak aztertuz eta alderatuz. Lanaren bigarren partean, berriz, hurrengo alean, bete-betean ekingo dio ekintza komunikatiboari horren ezaugarriak sakonetik aztertuz.

Beste eduki interesgarriak

Bestelako lankidetazak

Ekintza komunikatiborantz (eta II)

Hizkuntza da gizakiok komunikaziorako dugun tresnarik behinena. Hizkuntzaren bidez pentsamenduak eta ideiak sortu, egituratu eta elkarrekin partekatzen ditugu. Baina, komunikazio-prozesu hori ez da vacuum batean gertatzen. Badira hainbat eragile tartean: nork igortzen du mezua?, nori edo norentzat?, zein ingurunetan?, zein da igorlearen xedea mezua bidaltzean?, zein testu-genero erabiliko du? Artikulugileak galdera horiek jorratuko ditu hemen, eta osoki azaltzen da eragile horiek irakaskuntzan haintzat hartzearen aldeko. Artikulu hau aldizkari honen 70 alean egileak berak argitara emandako “Ekintza komunikatiborantz (I) lanaren segida