Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Alemana euskaraz
- Didakteka
- Created: 14 April 1990
- Visits: 1318
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hizkuntza arrotzen irakaskuntzan euskara sartzeko pausutxo bat? Talderen batean euskaraz ez dakienen bat dagoenean, denek erdarara jotzen dute. Gutxiengoarekiko errespetu horrek, miresgarri iruditzen zaidanak, baditu bere ondorioak euskararen erabileran, eta horretaz arduratuko gara artikulu honetan, bereziki hizkuntza arrotzen (frantsesa, ingelesa eta alemana) irakaskuntzan.
- Atala:
- Egilea:
- Wolff, Jürgen
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22
Hizkuntz ukipen-egoeran hizkuntzak lortzearen psikolinguistika
- Didakteka
- Created: 14 April 1990
- Visits: 1359
- Comments: 0
- Favorites: 0
Hemen laburbildutako Jan hau (1) bi zatitan banatu da: oinarri teorikoak eta ikerketa enpirikoak. Lehen zatiaren hasieran ikuspegi multidisziplinarraren eta interdisziplinarraren beharra azaldu eta defendatzen da, eta ikuspegi psikosoziolinguistikoa egokitzearen premia azpimarratzen hizkuntza oro har ikertzen duten lanetan eta bigarren hizkuntzaren eskurapenaz dihardutenetan bereziki. Gero, hizkuntzaren lorpena analizatzen dugu, ikuspegi desberdinetatik analizatu ere, bigarren hizkuntzen eskurapenaren azalpenari buruzko teoria eta ereduei heldu aurretik.
- Atalak:
- Egilea:
- Azurmendi, Maria José
- Espi, M.J.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 22
- Hizkuntza-arloa:
- Linguistics
- Psikolinguistika
lnputa ulergarri egiten: ikaslearen H1en erabilera
- Didakteka
- Created: 28 December 1989
- Visits: 1364
- Comments: 0
- Favorites: 0
Inputa ulergarri egiteko hirugarren bidea ikaslearen jatorrizko hizkuntzaren bertsio baliokidea sortzea da. Taldeko hizkuntz ikaskuntza (Curran, 1976) deritzan ikasbide entzutetsuak dioen bezala, ahoz sor dezake irakasleak aipatu bertsioa. Irtenbide hau, hala ere, jatorrizko hizkuntza bera duten ikasleen taldeetan aplika daiteke soilik. Ikaslearen jaiotizkuntzan baliokidea
den bertsioa idatziz ere eskain daiteke, elebizko liburuen kasuan bezala. Liburu horiek lerroen artean edo aldameneko orrialdean itzulpena eskaintzen dute.
- Atala:
- Egilea:
- Marton, Waldemar
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
Gazteleraren erabilera euskara-klaseetan
- Didakteka
- Created: 28 December 1989
- Visits: 1187
- Comments: 0
- Favorites: 0
«Zer egiteko du gaztelerak euskara-klaseetan?» ZUTABEk, arazo honi heldu nahian, hainbat iritzi bildu ditu orrialdeotan. Gure esker ona parte hartu duten guztiei.
- Atala:
- Egilea:
- Zutabe
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
lkasleen hiztegi aktibo eta pasiboa neurtzen
- Didakteka
- Created: 28 December 1989
- Visits: 1381
- Comments: 0
- Favorites: 0
Artikulu hau hiztegi aktibo eta pasiboaren kontzeptuak aztertzera dakar eta ikasgelan irakasleak jarraitu ahal izango duen jardunbidea eskaintzera. Jardunbide horren bidez hiztegi aktibo eta pasiboaren arteko proportzioa eta hiztegi-mota hauetako bakoitzaren tamaina jakin ahal izango ditugu. Behin neurketa hauek egindakoan, kapaz izango da irakaslea ikasle bakoitzari hiztegia aberasteko egokiena zaion planketa taxutzeko.
- Atala:
- Egilea:
- Lockhart, W.F.
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak
- Didakteka
- Created: 28 December 1989
- Visits: 1260
- Comments: 0
- Favorites: 0
Aski ezagunak dira fosilizazioaren eta aurrerapenik ezaren fenomenoak hizkuntzen ikaskuntzan, Une jakin batera iritsita, badirudi ikasleak ez duela batere aurrerapenik egiten; edota, eginda ere, hau oso motela da. Zergatik hori? Zein da arrazoia? Bada errudunik? Eta, izatekotan, zeini egotzi errua: ikasleari, erabilitako metodologiari ala biei?
- Atala:
- Egilea:
- Bergara, Joanba
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
ltzulpena hizkuntzen irakaskuntza komunikatiboan
- Didakteka
- Created: 28 December 1989
- Visits: 1238
- Comments: 0
- Favorites: 0
Asko harritu egingo ditu itzulpena balio-berritzeaz hitz egiteak; izan ere, hizkuntz didaktikako jarrera berriek ia erabat baztertu baitute itzulpena. Artikulu honen helburua hauxe da: hizkuntzen irakaskuntza komunikatiboan testuen itzulpena balioberritzeko arrazoiak azaltzea, bai ama-hizkuntza bai bigarren hizkuntza hobetzeko (1) ariketa gisa, eta horrekin zer lortu nahi den adieraztea. Lehenengo, itzulpenaz eta hizkuntzen didaktikaz mintzatzean, hauen arteko desberdintasun batzuk, kontuan hartu beharrekoak, azalduko ditugu.
- Atala:
- Egilea:
- Hurtado, Amparo
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21
Krashen-en eredua: hurbilbide naturalaren oinarri teorikoa
- Didakteka
- Created: 28 December 1989
- Visits: 1206
- Comments: 0
- Favorites: 0
Irakaskuntza joerak aldatu ahalean, horiei jarraitu ala, jaramonik egin gabe, geureari eutsi? Hona hemen norberak hartu behar duen oinarrizko erabaki horietakoa. Walter Lockhart (artikulu honen egileetako bat) berrogeita hamargarren urteetan hasi zen hizkuntz irakasle-lanetan. Prestaketa audiolinguala jaso zuen. Egun, hogeita hamar urteren joanean, makina bat hizkuntz ikasbide ikusia da: audiolinguala, kognitiboa, zuzena, funtzional-nozionala, THI (taldeko hizkuntz ikaskuntza), bide isila, sugestopedia eta orain hurbilbide naturala (natural approach).
- Atala:
- Egilea:
- Lockhart, W.F.
- Perez Arraiza, C
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Area of knowledge:
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 21







