Aditz laguntzailearen ezabaketa eta hizkuntzaren irakaskuntza

Argitaratua: Saturday, 14 April 1990, 9:15 AM
Euskararen kutxa

Euskaraz, beste edozein hizkuntzatan bezala, hiztunek sarri askotan ekonomia bilatzen dute, hots, mintzatzerakoan ahal duten lan gutxiena egiten saiatzen dlira beren komunikazio helburuak betetzeko. Honen ondorioetako bat, beste aunitzen artean, hemen sakondu nahi dugun aditz laguntzailearen ezabaketa dugu. Ezabatze hau erabat naturalki gertatzen da jaiotzetik hizkuntza ikasi duten hiztunengan, baina oso korapilotsu eta arazoduna izaten da euskara bigarren mintzaira dutenentzat.