RIP: euskaltegiak

Argitaratua: Saturday, 14 April 1990, 9:30 AM
Geure iturrietatik

Hau zoriona! Hau da zientziaren miraria! 

Hauuu... iraultza! 

Gure Unaitxok hitz egiten bere gisa ikasteko punta-puntako metodoa. Hemendik aurrera buruhausterik ez, lanetik etxeratutakoan etxeko lanak bakean egiten utziko digu eta. Egunero, pixka batean bederen, egunkaria irakurri, telebista ikusi edota musika entzuteko aukera. 

Pentsatu ere ez genuen egingo! Ametsak egia bihurtu! Deabru koxkor horrekin bakealdi ederra. Galderarik ez. Metodoak zalantza guztiei erantzungo baitie eta gure mutikoaren jakinmina erabat aseko du.