Hizkuntz ukipen-egoeran hizkuntzak lortzearen psikolinguistika

Argitaratua: Saturday, 14 April 1990, 8:40 AM
Gai monografikoa

Hemen laburbildutako Jan hau (1) bi zatitan banatu da: oinarri teorikoak eta ikerketa enpirikoak. Lehen zatiaren hasieran ikuspegi multidisziplinarraren eta interdisziplinarraren beharra azaldu eta defendatzen da, eta ikuspegi psikosoziolinguistikoa egokitzearen premia azpimarratzen hizkuntza oro har ikertzen duten lanetan eta bigarren hizkuntzaren eskurapenaz dihardutenetan bereziki. Gero, hizkuntzaren lorpena analizatzen dugu, ikuspegi desberdinetatik analizatu ere, bigarren hizkuntzen eskurapenaren azalpenari buruzko teoria eta ereduei heldu aurretik.