Irakasbil
Didakteka
Didaktika
- irakasbil-kudeaketa:
- irakasbil-kudeaketa
Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko abenduak 13
- Bisitak: 1569
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honek bi helburu ditu: hizkuntzen egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa egitea eta etorkizunerako azterketa-proposamen bat aurkeztea. Lehenari dagokionez, bi izan dira aztergai nagusiak: alde batetik, egiaztatze-probetan hizkuntza-trebetasunak bateraturik ala bereizirik lantzen dituzten eta, bestetik, bitartekotza-jarduerek nolako presentzia duten haien egiaztatze-probetan. Izan ere, bitartekotzak indar handia hartu du Europako Erreferentzia Marko Bateratuak komunikazio-modutzat jo zuenetik eta haren Liburu osagarriak bitartekotzaren balioa nabarmendu eta bitartekotza-deskriptoreak eskaini zituenetik. Ikergai horiek luze eta zabal aztertu ondoren, bigarren helburuari dagokion azterketa-proposamena aurkeztu diogu HABE erakundeari.
- Atalak:
- Egilea:
- Zubiaurre Otamendi, Maddi
- Dokumentu-mota:
- e-Hizpide artikulua
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Ebaluazioa
- e-Hizpide zenbakia:
- 100
Bitartekotza hizkuntzen irakaskuntzari aplikatua (baliabide gehiago hemen)
- Didakteka
- Sortua: 2022(e)ko azaroak 7
- Bisitak: 1606
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Azken urteetan bitartekotza izan da hizkuntzen didaktikan gehientsuen landuriko gaietako bat, hizkuntza-trebetasunak gainditu eta komunikazio-moduen eredura egokitzeko ahaleginean. Aurten Adolfo Sánchez Cuadradok bitartekotzari buruz koordinaturiko liburua argitaratu da ("Mediación en el aprendizaje de lenguas: estrategias y recurso"s), eta liburu horren aurkezpenean berak emandako hitzaldia dakarkizuegu, gaiaren nondik norako nagusien berri jakin nahi duenarentzat.
- Atala:
- Egilea:
- Sánchez Cuadrado, Adolfo
- Dokumentu-mota:
- Bideoa / Entzungaia
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Curriculuma
- Didaktika
- Komunikazio-modua:
- Bitartekotza
"HABE azterketak" aplikazioa
- Didakteka
- Sortua: 2021(e)ko azaroak 4
- Bisitak: 2372
- Iruzkinak: 1
- Gogokoak: 0
Bai&by Fundazioak "HABE azterketak" izeneko aplikazioa aurkeztu berri du. Aplikazioa euskara ziurtagiriak atera nahi dituzten ikasleei zuzenduta dago eta doakoa da. Ikasleak lau trebetasunetan trebatzea du helburu, baina autodiagnostikoa egiteko aukera eskainiz. Aplikazioa une honetan ikasleei zuzenduta dago, eta berak baino ezin du bistaratu bere e-posta eta pasahitzarekin. Dena dela, etorkizunean, litekeena da garapenen bat egitea irakasleok, ikasleen baimenarekin, taldearen diagnostikoa egiteko.
- Atala:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Sarrera
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Teknologia
HEOC 2015
- Didakteka
- Sortua: 2018(e)ko martxoak 1
- Bisitak: 5561
- Iruzkinak: 2
- Gogokoak: 2
HEOC liburuaren argitalpen digitala. Paperezko liburuaren ezaugarriez gain, argitalpen digitalak curriculumaren atalen arteko barne nabigaziorako aukera jasotzen du, baita dokumentuaren eskema edo aurkibidea ere, ataletarako sarbidea eta nabigazioa erraztuz. Bestalde, curriculum-langaietan daude bilduta mailaz mailako eta trebetasunez trebetasuneko ahozko zein idatzizko testu-ereduak.
- Atalak:
- Egileak:
- Elosegi, Lourdes
- Maiz, Agurtzane
- Agirre Aranburu, Hasier
- Larramendi, Aitziber
- Dokumentu-mota:
- Liburua
- Curriculuma
- Jakintza-arloa:
- Curriculuma
- Curriculum-arloak:
- HABE
Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak
- Didakteka
- Sortua: 2009(e)ko maiatzak 6
- Bisitak: 1903
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Artikulu honen bidez podcasting-aren mundura hurbildu nahi dugu. Telefonoak, PDAk, mp3 edo mp4ko irakurgailuak poltsikoan daramatzagula irteten gara gaur egun kalera. Abiadura itzelaz eskuetaratzen zaizkigu aurrerapen teknologikoak. Gizarteak aurrera egin eta guztiz nabariak dira irakaskuntzan ere aurrerapen horien isla. Ez dugu ulertzen gizarteari lotzen ez zaion irakaskuntza-paradigmarik, harekin bat ez datorrenik.
Teknologia berrien trena abian da, gustatu ala ez. Pena litzateke geltokian gelditzea. Artikulu honetan Podcasting zer den, eta hizkuntzak irakasteko eta lantzekoan zertarako eta nola erabil daitekeen azaltzen ahaleginduko gara, oraingoa bezalako beste artikulu bat zuekin egin dugun moduan jardunez eta horiei segida emanez, gure helburua gutxieneko trebetasuna eskuratzea baita, askorentzat hain arrotza den gai honetan.
- Atala:
- Egileak:
- Guillén, Natxo
- Aizpitarte, Agurne
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Teknologia
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 70
C-testei gertuagotik begiratuz
- Didakteka
- Sortua: 2007(e)ko maiatzak 11
- Bisitak: 1536
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Gero eta gehiago erabiltzen ari dira hizkuntzen ebaluazioaren alorrean C-test izeneko probak. C-testa Cloze-testaren aldaera bat da. Izan ere, proba-mota horri emandako izena bera Cloze-testaren zordun da. Cloze-testean ez bezala, C-testean aukeratutako hitzak –biz bat– testutik kendu beharrean, bertan uzten dira, baina, eskuin aldeko erdia ezabatuta. Proba-mota horren inguruan egindako azterlanetan bistaratzen denez, baditu hainbat abantaila usadiozko Cloze-testekin alderatuta.
Cloze-testei batzuek egindako maiseoen artean baliotasun eskasa da aipatuena. Cloze-testek testu bakarra dute oinarri. Eta desabantaila izaten da hori ikasle batzuek asko jakin dezaketelako gaiaz eta beste batzuek, berriz, ez hainbeste. C-testaren bidez, irakurmenetik harago, hizkuntza trebetasun orokorra neurtzen da. Bat datoz horretan gaia jorratu duten aditu gehienak. Eta azterlanen emaitzen arabera, Cloze-testa baino baliotasun handiagokoa da. Fidagarritasunari dagokionez ere oso koefiziente altuak eskaintzen dira.
Artikuluan esaten dugu Euskararen irakaskuntzan ere mereziko lukeela erabiltzea C-testa baldin-eta, sakonetik aztertutakoan, ikusiko balitz egokia dela. Erabilera-eremu bat aipatzen dugu bereziki: mailaketa. Horrek ez du bazter uzten, noski, probak beste era batzuetara erabil daitezkeela. Baina, dituen ezaugarriengatik (aplikazio eta zuzenketa erraza, besteak beste) mailaketa da, ezbairik gabe, adituek aitortzen dioten erabilera-modu egokienetako bat.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza -arloak:
- Ebaluazioa
- Didaktika
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 66
Ikasteko entzutea ala entzuten ikastea?*
- Didakteka
- Sortua: 2006(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 943
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Entzumena da, ziur aski, lau hizkuntza trebetasunen artean esplizitutasun gutxien duena eta, hori dela-eta, lortzeko trebetasunik zailena. Artikulu hau laburpen batekin hasiko da, entzumenean inplikatutako prozesu kognitiboen ikuspegi orokorra eta horiek H2ren entzumena lantzeko dituzten inplikazioak azalduz. Ondoren, H2ko entzuleei hizkuntz input-a prozesatzen laguntzeko hainbat teknikari buruzko ikerketak (1998-2003) aztertuko ditugu, entzumenaren irakaskuntzaz, batez ere ikasleei nola entzun irakats diezaieketen teknikez, informazioa eman dezaketen datuez ohartaraziz.
Entzumena lantzeko, bi planteamendu aurkeztuko dira: entzumenaz ohartzeko ahalmen metakognitiboa pizteko planteamendua (goitik beherako prozesuak bultzatzen dituena), eta segmentazio lexikala eta hitzak ulertzeko trebetasunak garatzeko planteamendua (behetik gorako prozesuak bultzatzen dituena).
H2 entzuten irakasteko eredu bateratua proposatzen da. Azkenik, hainbat entzumen-motari buruzko ikerketak eta entzumenaren dimentsio soziolinguistikoa aztertuko dira (ad., entzumen akademikoa, norabide biko entzumena). Artikulua etorkizunerako ikerketetarako gomendio batzuekin bukatuko da. Oinarrizko premisa hauxe da: entzumenak hizkuntz ikaskuntzan duen funtsezko rola kontuan hartuta, ikasleek “entzuten ikasi” behar dute, “ikasteko entzun” ahal izan dezaten.
- Atala:
- Egilea:
- Vandergrift, Larry
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Didaktika
- Trebetasunak:
- Entzumena
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 61
Ebaluazioa: aukera anitzeko galderen muinean. Zoriaren eragina
- Didakteka
- Sortua: 2005(e)ko maiatzak 12
- Bisitak: 816
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 0
Oso ohikoak dira aukera anitzeko galderak hizkuntzak ebaluatzeko probetan. Usadioz, trebetasun hartzaileak eta gramatikako edukiak ebaluatzeko erabiltzen dira. Eta, ondo prestatuz gero, badituzte hainbat abantaila: objektiboak dira, ikasle-multzo handientzat egokiak, zuzentzen errazak... Baina hainbat desabantaila ere badituzte: zailak dira prestatzen, distraigarri egokiak aukeratzen; ikasle onenak ere nahas ditzakete eta zoriz asma daitezke. Artikulu honetan, erantzun zuzenak zoriz asmatzeko aukerari begiratuko diogu, zoriaren eraginari, alegia. Aztertuko dugu, hala berean, aukera hori gutxitzeko zer eta nola egin litekeen.
- Atala:
- Egilea:
- Perales, Josu
- Dokumentu-mota:
- Hizpideko artikulua
- Jakintza-arloa:
- Ebaluazioa
- Hizpide / Zutabe zenbakia:
- 60







