Didakteka
Egiaztatze-proben analisi konparatiboa eta etorkizunerako proposamena: trebetasun bateratuak eta bitartekotza
- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- e-Hizpide zenbakia:
- 100

- Atalak:
- Egilea:
- Dokumentu-mota:
- Areas of knowledge:
- e-Hizpide zenbakia:
- 100
- Bisitak: 919
- Iruzkinak: 0
- Gogokoak: 1
Artikulu honek bi helburu ditu: hizkuntzen egiaztatzegintza-erakundeek erabilitako azterketa-ereduen analisi konparatiboa egitea eta etorkizunerako azterketa-proposamen bat aurkeztea.
Lehenari dagokionez, bi izan dira aztergai nagusiak: alde batetik, egiaztatze-probetan hizkuntza-trebetasunak bateraturik ala bereizirik lantzen dituzten eta, bestetik, bitartekotza-jarduerek nolako presentzia duten haien egiaztatze-probetan. Izan ere, bitartekotzak indar handia hartu du Europako Erreferentzia Marko Bateratuak komunikazio-modutzat jo zuenetik eta haren Liburu osagarriak bitartekotzaren balioa nabarmendu eta bitartekotza-deskriptoreak eskaini zituenetik. Ikergai horiek luze eta zabal aztertu ondoren, bigarren helburuari dagokion azterketa-proposamena aurkeztu diogu HABE erakundeari.
https://doi.org/10.54512/GWJP7653